Publikoak Azkuna Zentroko artistak ezagutu ahal izango ditu ate edegietan
2022-10-03 10:07 KultureaEguenean, urriak 6, da hitzordua.
Bilboko Azkuna Zentroak, urtero egiten dauen lez, ate edegien eguna antolatu dau, publikoa eraikinean beharrean dabizan artistakaz alkartu daiten eta martxan dagozan proiektu artistikoak bertatik bertara ezagutu deiazan. Jardunaldiaren programazinoa beren-beregi pentsauta dago arte bizien, kultura digitalen, ikus-entzunezkoen, literaturearen eta arte bisualen inguruan sortzen dabizan ikerketa, sorkuntza eta produkzinoko 30 proiektuak esperimentatau, ezagutu eta partekatzeko.
Aurtengo ete edegiak eguenean, urriak 6, izango dira, arratsalde eta gau partean (18:00-22:30). Azkuna Zentroan gaur egun euren proiektu artistikoak sortzen dabizan artista guztien lanen nondik norakoak ezagutu ahal izango dira, eta aurkezpen eta saio bereziak be egingo ditue. Esate baterako, Amalia Fernandezek Neti Neti jantza eta performance ikuskizuna erakutsiko dau.
Ganera, Antonio Fernández Alvirak Terrazarako sortu dauen Memoria de forma eskultura-instalazinoa ikusi ahal izango da. Terrazan bertan egingo dabe ate edegien eguna amaitzeko ekitaldia. Félix Daniel DJak girotuko dau azken saio hori.
Gaur egun, Azkuna Zentroko artista egoiliarrak dira Ander Pérez Puelles, M. Benito, Tunipanea, Victoria Ascaso, Blanca Ortiga eta Macarena Recuerda Shepherd. Ikertzaile eta AZkide dira Isabel de Naverán, Aimar Arriola, Laida Lertxundi, Miguel A. García, Ion Munduate eta Elena Aitzkoa. Tractora Koop. E. eta Urbanbat kolektiboak be zerrendan dagoz.
Egitaraua
- 17:00-21:00 AMALIA FERNÁNDEZ. Neti Neti
- 17:30-18:00 ANDER PÉREZ PUELLES. Aurkezpena: Ágil y un placaje
- 18:00-20:00 ANDER PÉREZ PUELLES. Ágil y un placaje
- 18:00-20:00 dendAZ. This is basque design. ABANA BILBAO, AILANTO, AMAKUYI, AMARENAK, ANE PIKAZA, ANGÉLICA BARCO, COOKPLAY, EDER AURRE, ELENA CIORDIA, EKOMODO, ESPACIO AERRE, FABDEFAB, FROM THE BASQUE COUNTRY, HIGI VANDIS, KATXI KLOTHING, MALÚS ARBIDE, MARIO GAZTELU, MARIO PANIEGO, MRLASPIUR, PALO PALÚ, PILAR MORQUILLAS, PROYECTO HEMEN, SUSANA BLASCO, TYTTI THUSBERG, YOLANDA SÁNCHEZ, ZIORU, ZIRIAK
- 18:00-20:00 ARGITALPENAK + ARTXIBOAZ
- 18:00-20:00 AZ IRRATIA
- 18:00-20:00 BLANCA ORTIGA. Shifter!
- 18:00-20:00 ELENA AITZKOA. Ur Aitzak. Ciénaga estrellada
- 18:00-20:00 ISABEL DE NAVERÁN. La ola en la mente. Oralidad secundaria
- 18:00-20:00 JONATHAN GARCÍA LANA / TUNIPANEA. El íntimo ritmo del azar: diálogos entre máquinas imperfectas
- 18:00-20:00 VICTORIA ASCASO. So Sad Today. RE:TR1ST3S
- 18:00-20:00 LAIDA LERTXUNDI. 8 topaketa
- 18:00-20:00 MACARENA RECUERDA SHEPHERD. Cosa. Intervenir un cuerpo
- 18:00-20:00 URBANBAT. Behatokia. Escenario de Crisis_1: Contaminación y crisis sanitaria
- 18:00-20:00 ANTONIO FERNÁNDEZ. Memoria de forma
- 18:30-19:30 TRACTORA KOOP E. Kinu
- 19:30-20:00 M. BENITO PÍRIZ. Celeraka X Panda. M1 C4R4 N0 P3G4 C0N 3ST3 MUND0
- 20:00-21:00 MIGUEL A. GARCÍA. Comclapompos. Usar el flujo como un cauce
- 21:00-22:30 DJ FÉLIX DANIEL
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!