BBK-K bere konpromisoa barritu dau Azkuna Zentroko Mediateka BBK-gaz

Bizkaie! 2022-09-30 08:28   Kulturea

BBK-k Gutun Zuria Bilbao be babesten dau urtero.

Azkuna Zentroak erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena barritu dau BBK-gaz, orain 10 urte baino gehiago Mediateka BBK-k ateak edegi zituanetik BBK-k emondako babesa. Azkuna Zentroko Mediateka BBK arte sorkuntzarako, ikaskuntzarako eta esperimentazinorako gunea da, bilduma bibliografiko baten eta proaktibidaderako pentsautako kultur programazino baten bidez. Batu eta ikasteko lekua da, eta kulturarako sarbide bibliografikoa, ikus-entzunezkoa eta bizipenezkoa eskaintzen ditu. Liburutegi barritzailea da, alkarbizitzarako, bitartekaritzarako eta kultura-trukerako gunea eta urtero miloe erdi persona baino gehiagok gozetan dabe.

Personakan oinarritutako proiektua da, pentsamendua ikuspegi soziala, inklusiboa eta jasangarria ardatz hartuta, artearen eta artisten bidez gizartea eraldatuko dauen ezagutza kritikoa sortzeko eta gizartean jarrera zabalagoa eregiteko.

Ekipamendua erreferentzia bihurtu da herritarrentzat. Aurten, 70.000 ale baino gehiago dituan bildumako 85.000 liburutegi-mailegu baino gehiago egin dira. BBKren babesa oinarrizkoa da ekipamendu honek egunero ateak edegi eta jarduera ugari atontzeko.

BBK-k Gutun Zuria Bilbao be babesten dau urtero. Azkuna Zentroko Letren Nazinoarteko Jaialdia, Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdia, urtero emoten dan BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko Saria euskal egile baten eta nazinoarteko egile baten ibilbideari.

Hamarkada honetan zehar, BBK Mediatekeak lan garrantzitsua egin dau literatura eta letren mundua publiko askorentzako jardueretara hurreratzeko. Ikastetxeei zuzendutako Mediatekea Konektau, Pentsau eta Sortu programearen bidez, ikasleek eta irakasleek irakurketa, kultura digitala eta sorkuntza artistikoa ezagutu leikiez, gizarte eta kultura garaikideko zentro batean txertatutako hezkuntza-baliabide baten bidez. Gainera, milaka personak hartzen dabe parte Mediateka BBK-ko taldeak atondutako jardueretan, besteak beste, familientzako eta umeentzako jardueretan, Irakurketa Klubean eta Mediateka Galerian.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu