Urriak 1: Hegaztien Mundu Eguna

Bizkaie! 2022-09-29 09:14   Pil-pilean

Hegaztien eraztunketearen jardunaldi edegia Bolueko Hezegunean.

Getxon, Bolueko Hezeguneko Etenbako Eraztunketa-Guneak bere ateak zabalduko ditu jentearentzat zapatuan, urriaren 1ean, Hegaztien Mundu Eguna ospatzeko. Getxoko Udaleko Ingurumen Arloak atonduta, Getxonatura, ezagutu eta jagon eizu zikloaren barruan, helburua hezegunearen hegazti-faunea, haren problematikea eta egiten diran jarduerak ezagutarazotea da.

Jardunaldian, hegaztiei eraztuna ipinteko ohiko ekintza zientifikoa gauzatuko da, goizeko 09:00etatik 12:30era, beti be eguraldi ona egiten badau, euria edo haize gogorra egitekotan bertan behera itxiko baitabe, arriskutsua dalako hegaztien segurtasunerako.

Jarduerea Begoña Valcarcel eta Sergio de Juan adituek zuzenduko dabe, ikasten dabizen guneko eraztungile taldeagaz batera, Bolue Ingurumen Ikerketak eta
Equinoccio Naturak koordinauta. Hurreratzen dan jenteari hegaztiei eraztuna ipinteko teknikea azalduko jako, bai eta zer eskakizun bete behar diran eta zelako garrantzia dauen hegaztiak ezagutzeko eta kudeatzeko, maila globalean zein lokalean.

Hegazti basatiak atrapateko, eraztun zientifikoak jarteko, baldintza klimatologikoak eta ordutegia garrantzitsuak dira; beraz, goizeko lehen orduotan joatea
gomendatzen da.

Jarduerea doban da eta boluenatura@gmail.com helbidean izena aurretik emotea gomendatzen da.

Informazino gehiago hemen.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu