Getxoko Komiki Azokeak 20.urteurrena ospatuko dau astegoienean
2022-09-29 07:45 KultureaAreetako Geltokia plazatik Romoko Santa Eugenia plazara.
Irailaren 30etik urriaren 2ra Getxoko Komiki Azokeak binetearen mundua hurreratuko deutso publikoari bere hogeigarren ekitaldian. Ohikoa danez, Bizkaiko bederatzigarren arteagaz egingo dan hitzorduan artista ezagunek hartuko dabe parte, bai merkataritza-gunean, bai programautako hainbat ekintzetan. Gune bietan sartzea doban izango da.
Aurkezpenean, Irantzu Uriarte Getxoko Kultur Etxeko presidenteak ondokoa adierazo dau: Oso pozgarria da ekimen hau aurrera eroaten jarraitzea, sektoreko ekitaldi garrantzitsuenetako bat izan baita Euskadin zein kanpoan.
Barrikuntza nagusia
Barrikuntza nagusienetakoa da azokearen merkataritza-esparrua, Areetako Geltokia plazan kokatzen izan dana, aldatu egin dabela antontzaileek Areetako plaza horretan obrak dagozalako. Holan, 40 saltokiak leku bitan egongo dira: Santa Eugenia plazan eta Romoko Ibaiondo kalean.
Borja Crespo azokearen programazino-koordinatzaileak nabarmendu dauenez, azokearen eskaintzea egungo egoerara egokitzen eta artearen irakinaldia bistaratzen saiatzen da, komikiaren munduko jokera eta mobimentuak islatzen dituen egileak gonbidatuz. Aurtengo gonbidatuen artean, Max, Ana Oncina, Émile Bravo, Genie Espinosa, Fernando de Felipe, Núria Tamarit, Agustina Guerrero, Isaac Sánchez, Artur Laperla, Rober Garay, Jaime Martín, Jesús Alonso Iglesias, Susanna Martín eta Sara Morante lako sortzaileak nabarmentzen dira.
Omendua
Max, Rober Garay idazle bizkaitarragaz batera, omenduko dau azokeak, komiki alternatiboaren barruan erreferentziazko personea.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Aurten, gainera, Gaztekomik Eskolako Komiki Lehiaketea jarriko da martxan, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua.
Horrezaz gan, tailerrak be atondu ditue. Informazino gehiago hemen.
Komikigileen sinadurak etxera eroan gura izan ezkero, sinatze txandak be izango dira. Informazino gehiago hemen.
Beste alde batetik, irailaren 30etik urriaren 24ra, Mamut Cómics: Umeentzako komikiak erakusketea be izango da Romoko Kultur Etxean; ordutegia: Astelehenetik barikur: 8:30-21:30 eta astegoien eta jaiegunetan: 9:30-20:30.
Mamut Cómics komiki bildumea da, txikienentzat diseinautakoa, 2008an narratiba grafiko alternatiboa maite daben egile eta editore talde batek egindakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!