'Afrikaldia' Gasteizen izango da urriaren 3tik 8ra

Bizkaie! 2022-09-28 10:25   Zinemea

Migrazinoa eta bardintasuna izango dira ardatz.

Afrikaldia Afrikar Zinemen Euskal Jaialdia Vitoria-Gasteizen izango da, urriaren 3tik 8ra bitartean, eta, bereziki, migrazioa, berdintasuna eta pertsonen mugikortasuna izango ditu gai nagusi, ikuspegi afrikarretik. Inaugurazio-gala Europa Jauregian izango da. Nazioarteko zinema-jaialdi bat da, lehiakorra eta publiko orori zuzendua. Florida zinema-aretoan dozena bat proiekzio izango dira, Afrikaren errealitatea kalitateko zinemaren bidez ezagutzeko.

José Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak Afrikaldiaren aurkezpenean parte hartu dau, kultura-zinegotziagaz, Fundación Vital-eko zuzendariagaz eta Beatriz Leal Afrikar Zinemen Jaialdiko programazinoaren zuzendariagaz batera.

Rodríguez Ranzek nabarmendu dauenez, euskal lankidetzeak hainbat herrialde eta lurraldetan prozesuak laguntzen ditu, persona guztiek giza garapen iraunkorra eta justizia soziala izan deiezan. Eusko Jaurlaritzako Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren izenean, 'uste dogu Euskadin be gizarteari prozesu horreen parte izaten laguntzeko ekintzak jorratu behar ditugula.

Afrikaldia Manuel Iradier Afrikar Alkarteak eta Kultura Bendera Alkarteak atontzen dabe, Gasteizko Afrikako diasporea be tartean dala. Jaialdiaren astean, hainbat zuzendari, aktore, produktore eta aktorek Gasteiz bisitauko dabe, horreetako batzuk Arabako Campusera hurreratuko dira, Afrikako herrialdeek bizi daben egoera politiko eta migratzaileaz hausnartu eta eztabaidatzeko. Erakutsiko dituen filmen artean, bardintasunari, gazteriari, migrazinoei eta garapenerako lankidetzeari lotutako hainbat eduki dagoz.

Kontuak kontu, urriko lehen astean, euskal uriburuko Florida zinema-aretoetan hamabi proiekzino izango dira, Afrikan kalidadeko zinemearen munduan sartzeko. Sail ofizialak fikzinoko 6 film luze eta 6 dokumental eskainiko ditu, 20 herrialde baino gehiago tartean dirala. Estadu mailako 3 estreinaldi izango dira: Hegoafrikako Mlungu Wan filma, Jenna Cato Bassena, Ema Edosio nigeriarraren Otiti eta Amil Shivjiren Vuta N اkuvute. Ganerako filmak lehen aldiz erakutsiko dira Euskadin. Aurten, Silvia Ruiz de Austriren Katixa ikus-entzunezko prduktorea, Armando Buika aktorea eta Arantza Ibarra zuzendaria izango dira epaimahaian. Hiru persona horreek argitalpenaren errealizazino onena nabarmentzeko eta saritzeko ardurea izango dabe.

Helburuak

Afrikaldia da peninsulako iparraldeko Afrikako Zinemen Jaialdi bakarra. Kultura Bendera Alkartea eta Manuel Iradier Afrikar Alkartea erakunde sustatzaileek giza garapen integrala sustatzen dabe, Afrikako kulturen aniztasuna eta aberastasuna ikusarazoz. Gainera, euskal kulturearen eta afrikarren arteko topaguneak sustatu nahi dira, gizarte-kohesinoa bultzatuz.

Erakunde sustatzaileez gain, Gasteizen finkatutako Afrikako personen hamabi alkartek be parte hartzen dabe Afrikaldiagaz, horren guztien artean, gizarteen arteko zubiak eregiten laguntzen dabe, Afrikari buruzko begiradea zabalduz eta haren produkzino zinematografikoari balioa emonez.

Kartela

Bigarren edizino honetarako kartela Karina Senatorek egin dau, Euskal Herriko Unibersidadean Sorkuntzan eta Diseinuan graduautakoak. Afrikako kontinentearen migrazino-errealidadea islatzen dauen irudia da eta gazte bik ordezkatzen dabe, oro har, prozesu horreetan gehien inplikautako biztanleria. Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu