Gipuzkoako startup batek OndareBox sortu dau
2022-09-28 09:43 Kulturea3D dokumentazino digitalaren lehen plataformea da.
Plataformeak edozein eraikin edo monumenturen 3D dokumentazinoa gordeteko eta ikusteko aukerea emoten dau, bertara sartu eta online konprtidu ahal izateko. Edozein jarduera egiteko aukerea emongo dau, bai egituran, bai apainduran, eskulturetan eta bestelakoetan.
BIM Escaner-ek sortu dau proiektua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta finantziau dau Ekonomia Sortzailea programan.
BIM Escaner startup teknologikoa jakitun da gure eskuetan izan geinken abantailaz 3D teknologiagaz eta plataforma bat sortu eban gure ondare arkitektoniko eta kultural osoaren eredu birtualak batuko dituana. Hori guztia biltegiratze-ingurune seguru eta birtual batean egingo da eta erabiltzaileek erabat kontrolauko dabe sarbidea, holan, suteen, lurrikaren, denporearen porasuz hondatzearen eta dokumentazino analogikoa galtzearen aurrean babestu geinke haree osotasuna. 3D teknologiari esker, kaltetutako ondarea berreregi edo leheneratu ahal izango dogu.
Urte bi emon ditue beharrean ondoren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Ekonomia Sortzailea programari esker, OndareBox sortu eben.
Jatorrizkoaren 3D eredu zehatza
Egungo 3D teknologiak aukerea emoten deusku eraikinak edo azpiegiturak osorik eskaneau eta eredu birtualean eskaneautakoaren informazino guztia neurri zehatzakaz gordeteko; horri esker, ordenagailu, tableta edo eskuko telefonoa erabiliz eraikinaren edozein informazino eskuratu geinke, baita materialak eta tresnak be. Gaur egun, teknologia hori birgaitzearen sektorean erabilten dabiz; bertan, obra guztia koordinetan laguntzen daben eredu birtualak sortzen dabiz eta eraikineko espazio guztietara bikain sartzeko aukerea emoten dabe, birgaitze-prozesu osoa bizkortuz.
Gaur egun, OndareBox-ek baditu bere sisteman gordetako hainbat proiektu eta nabarmentzekoak dira Irungo Udalaren egoitzearen eraikina, 1763an eregitakoa, uriko eraikin enblematikoenetako bat izanik, baita Chillida Lekugaz egindako lankidetzeari esker, museoan ikusgai dagoan Chillidaren eskulturetako baten eredu birtuala be: Haizearen Orrazia XVII.
Aurkezpen jardunaldia Tabakaleran
Datorren irailaren 29an OndareBox plataformea aurkeztuko dabe Tabakaleran. Ondare-ondasunak konserbetako eta kudeatzeko teknologia digital aplikatuak erakusteko jardunaldi bat izango da eta aurretik iragarritako proiektuak erakutsiko dira. Jardunaldira joan ahal izateko, doban erregistrau behar da www.bimescaner.com helbidean edo formulario hau betez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!