Bilbo teknologia edegien uriburu bihurtuko da
2022-09-28 09:06 KultureaAurten presentzialtasuna berreskuratu dabe.
Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da X. LibreCon, ekonomiaren sektore estrategikoei aplikautako teknologia edegiei buruzko Europa hegoaldeko erreferentziazko ekitaldia.
Aurten presentzialtasuna berreskuratu eta ESLE, Euskadiko teknologia libreen eta ezagutza edegiaren enpresen alkarteak eta My Public Inbox, Interneteko profil publikoen eragina hobetzeko erreferentziazko plataformeak atondu dabe. Gainera, Eusko Jaurlaritzearen, Spriren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza instituzionala dau. Aurreko edizino presentziala, 2018. urteanan, Bilbon egin zan eta 1200 persona baino gehiago batu ziran.
Reinventing Openness
Horixe da aurtengo goiburua, arlo guztietan aurre egin behar deutsagun erronka teknologiko handia laburbatzen dauena, izan be, danok dakigu garapen teknologikoak dauen garrantzia eta behar estrategikoa; esangura horretan, LibreCon topagune eta erreferentzia izan nahi dau bere lan-esparruetara aplikautako teknologia edegien azken jokerak ezagutu eta negozioen ibilbidea sustatzen daben ezagutzak trukatzeko.
Libreconek berbaldi eta mahai-inguruen programa zabala izango dau eta beste arlo nagusi bi nabarmendu daitekez: Azoka komertziala sektoreko puntako enpresen presentziagaz eta enpleguari eta prestakuntzeari buruzko atal bat.
X. edizinoko gai-arloak
Sei gai jorratuko dira:
- Zibersegurtasuna
Zibersegurtasuna lehentasun bihurtu da erabiltzaile, enpresa, erakunde eta gobernuentzat. Neurri nagusiei, azken erasoei eta ziberdelinkuentzia geldiarazoteko kontuan hartu beharreko oinarrizko konponbideei helduko jake.
- Konputazino Kuantikoa
Gaur egungo erronka, barrikuntza eta konponbide nagusiei helduko jake. Gai hori oinarrizkoa da etorkizunerako bidea zehazteko.
- Barrikuntza edegia
Gaur egun, erakundeen garapenerako giltzarria da, negozioaren hazkundean aurrerapausuak emoteko.
- Metaversoa, web 3 eta NFT
Hartu-emon estua daben hiru gai, enpresa eta gizarte mailan eskaini leikiezan aukeren ikuspegitik landuko diranak.
- Eraldaketa digitala
Teknologiak eskaintzen dituan azken enpresa-jokerak jorratuko dira, baita enpresa-kultura digitalagaz, ekintzailetzeagaz, urtenbide edegiakaz, baita green computing-agaz lotutako beste gai batzuk be.
- Adimen Artifiziala, Industria 5.0 eta Edge Computing
Edge Computingak 5.0 industrian, teknologia horreen erronketan eta aukeretan dauen eta izango dauen eragina ezagutarazotea.
Call for papers deialdia zabalik
Irailaren amaierara arte dago zabalik Call for papers deialdia, programea osotuko daben txostenen proposamenak bialtzeko.
Teknologia edegiek egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko eskainitako konponbideak eta baliabideak erakutsiko dira.
Proposamenak egin nahi dituenek formularioaren bidez bialdu leikiez.
Izena emoteko prozesua hasi da eta irailean sarrerek % 75eko deskontua (15 €) izango dabe.
Urriaren lehen hamabostaldian deskontua % 50ekoa izango da (30 €) eta % 25ekoa bigarrenean (45 €).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!