Peter Brook gogoan, Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia, urriaren 1etik abenduaren 4ra

Bizkaie! 2022-09-28 08:31   Kulturea

Danetara, 34 ikuskizun eta 44 saio izango dira.

Nazinoarteko 47. Antzerki Jaialdiaren asmoa da distirea berreskuratzea eta publikoa ilusionau daitela, goi mailako arte eszenikoez gozetako, hizkuntza barriak ezagutzen jarraitzeko, antzokiak beteteko, artistak eta ohiko espazioak topetako ilusinoa.

Horretarako, nazinoarteko proposamenak ekarriko ditue, besteak beste, Tempest Project, Peter Brook omenduarena; Feste, Familie Flozena; The Tree, Carolyn Carlsonena eta Don Juan, Atterbalde jantza-konpainiarena.

Jaialdia ikuskizun bereziagaz hasiko da: Urriaren 1ean, Principal Antzokian, Bells & Spells, Victoria Thierrée Chaplin / Aurélia Thierrée-ren eskutik; aurrerago, urriaren 5ean, 19:30ean, Itsas behera (euskeraz), Jesús Ibáñez de Matauco Antzokian.

Ez dira faltako estaduko konpainia eta sorkuntza-zentroak (Zentro Dramatiko Nazionala, Teatro de la Abadia, Kamikaze...), ezta bertokoak be (danetara, 16), besteak beste, El Mono Habitado, Proyecto Larrua, Pez Limbo, Ortzai... Gainera, tokiko sei konpainiak pieza bereziak sortu ditue edizino honetarako, Off Lokal zikloaren barruan.

Horri guztiari esker, hainbat aktorek zapalduko ditue agertokiak (Javier Cámara, Diana Palazón, Miguel Rellán, Irene Escolar edo Aitziber Garmendia), antzerkigile handien lanak eskaintzearren (Pascal Rambert, Peter Brook, Sergio Peris-Mencheta, Pablo Remón, José Martret, Daniel Veronese eta beste asko).

Era berean, ume txikiei eta familiei 8 proiektu proponiduko jakez, zirkoaz, jantzaz, txotxongiloez eta pailazoez gozau deien.

Danetara, 34 ikuskizun eta 44 saio izango dira: nazinoartekoak 9, beste horrenbeste nazionalak eta euskal konpainienak 16. Ikuskizun horreetatik, 12 estreinaldi absolutuak izango dira: Estadu mailakoak 5 eta Euskadin lehenengo aldiz ikusiko diranak 6.

Herritarrentzakoo topaketak berreskuratzea eta saioak espazio ez-konbentzionaletan edo antzezleakaz agertokia konpartiduta egitea normaltasunera bueltetearen seinale dira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu