Ilustratzaile ugari batuko ditu Gasteizko Irudikak
2022-09-27 12:44 KultureaIrailaren 29tik urriaren 1era, Txekia, AEB eta Libano konbidadu dirala.
Ilustratzaile profesionalen topaleku dan Irudika jaialdiak seigarren edizinoa beteko dau aurten, irailaren 29tik urriaren 1era. Gasteizko Artium izango da egoitzea, eta han batuko dira bertoko eta kanpoko ilustratzaile, argitaletxe eta bitartekari ugari. Sektoreko 37 eragilek hartuko dabe parte ekitaldietan, eta 120 lagun baino gehiagok izena emon dabe bertan egoteko.
Gasteizera hamar bat herrialdetako profesionalak etorriko diran arren, aurtengo Irudikan Txekia, AEB eta Libano izango dira herrialde konbidaduak. Hango 38 proiektu aurkeztuko ditue tailer eta berbaldien bidez. Profesionalen artean hartu-emonak estutzeko aukera ona be bada jaialdia.
Ikusi egitarau osoa hemen. Webgunearen bitartez online be ikusi ahal izango dira jarduerak.
Gasteiz ilustrazioaren erdigune bihurtzeaz gan, kultur sektorean aukerak sortzen laguntzen dau Irudikak, Gasteizko alkateorde Maider Etxebarriaren arabera. Ilustratzaileek, hitzordu profesionalen bidez, hazteko eta proiektu barriei aurre egiteko aukerak dira horreek guztiak, ganeratu dau.
Euskal Irudigileak alkartea da jaialdiaren antolatzailea, Gasteizko Udala babesle nagusi dala. Espainiako Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritzea, Arabako Foru Aldundia eta Artium Museoa dira beste laguntzaileak. Era berean, kultur eragile askogaz lankidetzan dabil Irudika, truke eta egonaldiak egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!