Ismael Manterola Ispizua, Arte Eder Fakultadeko dekano barria

Bizkaie! 2022-09-27 08:15   Kulturea

Arte Historian doktorea, Arantza Lauzirikak itxitako zentroaren kargua hartu dau.

Ismael Manterola Ispizua (Zumaia, 1966) irakaslea Arte Eder Fakultadeko dekano barria da, Arantza Lauzirikak zortzi urteko ibilbideari agur esan ondoren. Manterola, Arte Historian lizentziaduna Valentziako Unibesidadean eta Arte Historian doktorea UPV/EHUn, gaur egun, Arte Eder Fakultadeko Artearen Historia irakaslea da. Bestalde, Egunkaria, Berrian eta Gara egunkariko Mugalari gehigarrian arte kritikak idatzi ditu.

Gure Artea 2006, Bilbea eta Hari askeak: Euskal artearen bilduma bien arteko alkarrizketea (2014), Desegindako oroitzapenen aurrean: Memoria eta Gerra Zibila (2022) izeneko erakusketak atondu ditu. MHLI ikerketa taldeko kidea da eta Arte Garaikidearen Konserbazinoa eta Erakusmoldeak (CYXAC) Masterreko arduraduna eta UPV/EHUko argitalpen zerbitzuko ArteTextos serieko zuzendaria be bada.

Fakultadearen zuzendaritzea beregan hartzen dauen dekano-taldeak honako asmo honeek ditu hurrengo lau urteetarako: Gure fakultadearen nazinoarteko presentzia handia izan da, batez be, Erasmus, Sicue eta antzeko programei esker. Lan horretan jarraitu behar dogu eta, aldi berean, gure presentzia nazinoartean zabaldu behar dogula. Bestalde, azken urtetan Arte Eder Fakultadearen presentzia gizartean hazi egin da aurreko dekanotza taldeari eta programa skotan parte hartu daben irakasle eta AZPkoei esker. Lan horregaz jarraitzea gure asmoen artean dago. Ikasleakaz hartu-emonak estutzea izango da gure egitasmoen beste puntu bat. Horretarako aurreko taldeak zabaldutako komunikazino bideak jagon eta sakontzeko ahaleginak egingo ditugu.

Dekano-taldean honako honeek dagoz:

. Dekanoa: Ismael Manterola Ispizua.

. Plangintzako eta Ekonomi gaietarako dekanordea: Mikel Garate Aracama.

. Ikasketen Antolamendurako dekanordea: Anton Arana San Sebastián.

. Unibersidade Hedapenerako dekanordea: Edurne Gonzalez Ibañez.

. Nazioarteko Hartu-emonetarako dekanordea: Alfonso Berroya Elosua.

. Kalidade dekanordea: Andere Larrinaga Cuadra.

. Ikasketen Idazkaritzea: Nerea Legarreta Altzibar.


Erretratua

Goian, ezkerretik eskumara: Alfonso Berroya Elosua (Nazinoarteko Hartu-emonetarako Dekanordea); Mikel Garate Arakama (Plangintzako eta Ekonomi Gaietarako Dekanordea); Andere Larrinaga Cuadra (Kalidade Dekanordea); Javier Diez Baro (Ikastetxeko teknikaria). Behean, ezkerretik eskumara: Edurne González Ibáñez (Unibersidade Hedapeneko Dekanordea); Oihane Sánchez Duro + Nerea Legarreta Altzibar (Idazkari Akademikoa – Nerea Legarretak laster itxiko dau du kargua eta Oihane Sánchez izango da bere ordezkoa); Ismael Manterola Ispizua (Dekanoa); Beatriz Urrutia Samper (Administrazino burua); Antón Arana San Sebastián (Ikasketen Antolamendurako Dekanordea).  Erretratua: Unai Zorriketa (UPV/EHU).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu