Getxon eta Arrasaten izango dira Txapelketa Nagusiko lehenengo saioak

Bizkaie! 2022-09-23 13:22   Bertsolaritzea

Hasierako fasean 36 bertsolarik kantauko dabe.

Getxon eta Arrasaten kantauko daben bertsolariak | Ikusi handiago | Argazki originala

Astegoienean hasiko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Getxon eta Arrasaten. Zapatuan, hilak 24, Muxikebarri Zentroan jokatuko da lehenengo kanporaketea, eta domekan Arrasateko Amaia Udal Antzokian izango da saioa. 17:00etan hasiko dira saio biak.

Final-laurenetan sei saio jokatuko dira (Getxo, Arrasate, Gotaine-Irabarne, Gasteiz, Donostia eta Lizarra). Herrialdeetako txapelketetatik datozan 36 bertsolarik hartuko dabe parte fase honetan. Saio bakotxeko irabazleak zuzenean pasauko dira finalaurrekoetara, eta puntuen sailkapenaren goialdean dagozanek be aurrera egingo dabe.

Fase honetako sei saioetan epaile berberak egongo dira: Egoitz Iradier Martinez de AlbenizEneko Bidegain AireJurgi Fuentes GoikoetxeaKarlos Ibarguren OlaldeLeire Beloki LizarraldeMiriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

Getxoko saioan, Agin Laburu, Alaia Martin, Nerea Elustondo, Oihana Bartra, Peru Abarrategi eta Unai Mendizabal izango dira oholtzan. Binaka ekingo deutse lanari, zortziko handian eta txikian gaia emonda. Ondoren, bakarka, lehen puntua emonda hiruna bertso bota beharko ditue eta, barriro binaka, hamarreko txikiko ofizioa egingo dabe. Azkenik, ganbaran, bakarka hiruna bertso, gaia emonda baina neurri eta doinu librean.

Arrasaten be horreek ariketak egingo ditue Gorka Pagonabarragak, Iñaki Apalategik, Joanes Illarregik, Miren Amurizak, Saioa Alkaizak eta Xabier Silveirak. Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez, Arrasateko saioko sarrerak amaitu egin dira interneten. Txarteldegia domekan 15:00etan zabalduko dabe, eta han sarrera gitxi batzuk egongo dira salgai.

Ganerako saioetako sarrerak, online, Bertso Sarrerak webgunean erosi leitekez.

Bizkaie!-k Getxoko saiorako sarrerak emon ditu irakurleen artean. Zemendiaren 12an Durangon jokatuko dan finalaurrekorako sarrerak be banatuko doguz, egon adi!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu