VI. Open House Bilbao-rako izena emoteko epea irailaren 26an hasiko da

Bizkaie! 2022-09-23 12:47   Kulturea

Arkitekturea eta urigintzea ditu helburu.

Urriaren 1ean eta 2an egingo da, Zentzunen uria goiburuari eutsiz, Bilbon, 60 leku baino gehiago edegiko ditue, doban sartzeko, eta 17 jarduera osogarri egongo dira. Jarduerotarako lekua hartu nahi daben guztiek, astelehenetik aurrera izango dabe aukerea, www.openhousebilbao.org webgunean.

Jarduerotarako lekua hartu nahi daben guztiek, astelehenetik aurrera izango dabe aukerea, www.openhousebilbao.org webgunean.

Bilbon, 60 leku baino gehiago edegiko ditue:

01. Eleiz Museoa
02. La Bolsa eraikina
03. Campo Volantín
04. Plaza Barria
05. Cava etxeak
06. Bilboko Erruki Etxea
07. Albiako lorategiak.
08. Deustuko Unibersidade Literarioa
09. Naxa kaia
10. Bidebarrietako Udal Liburutegia
11. Villa María
12. Bilboko udaletxea
13. Chavarri jauregia
14. Olabarri jauregia
15. Abando Udaltegia
16. Ibaigane jauregia
17. Elorrietako ponpatze-estazinoa
18. La Concordia geltokia
19. Campos Eliseos Antzokia
20. Bilboko Elkarte Filarmonikoa
21. La Bolsa eraikina
22. Casilda Iturrizar parkea
23. Aburto etxea
24. Castañoseko Udaltegia
25. Fesa-Ercros pabilioia
26. Sehaska etxea
27. Atxuriko geltokia
28. Sociedad Bilbaina
29. Deustuko Unibersidade Komertziala
30. Zankoeta Udaltegia
31. Tayko Bilbao Hotela
32. Espainiako Bankua
33. Jesuitakl Indautxu
34. Bizkaiko Foru Liburutegia
35. Erriberako Azokea
36. Luis Briñas Santutxu HLHI
37. Arte Eder Museoa
38. Bailen kaleko etxe-orratza
39. Spaces eraikina
40. Gran Hotel Domine hotela
41. Paper-fabrika eraikina - Kunsthall
42. Sarrikoko campusa
43. Ekoos hotela
44. BETA II – As Fabrik
45. Amerikarren etxeak
46. Sarrikoko metro-geltokia
47. Deustuko sifoia
48. Euskalduna Jauregia
49. Meliá Bilbao Hotela
50. Itsasmuseum Bilbao
51. EITBren egoitzea
52. Larreagaburuko etxebizitzak
53. Deustuko CRAI liburutegia
54. Miribilla geltokia
55. EHUko Bizkaia Aretoa
56. Bilbao Arena kiroldegiko jauregia.
57. IDOMen egoitza
58. Bizkaia Frontoia
59. Bilboko Udaltzaingoaren egoitzea
60. Suhiltzaileen egoitzea
61. Euskadiko Artxibo Historikoa
62. Carreras Múgica arte galeria
63. Etxebarriko Ekaitz Andela
64. Elorrietako itsasertza

Jaialdiaren beste zutabe bat boluntarioak dira eta dagoeneko 450 personak emon dabe izena.

Pandemiaren ondoren, hasierako formatura bueltauko da, ez baita beharrezkoa izango aldez aurretik izena emotea eraikinetara sartzeko; bai, ostera, jarduera osogarrietan parte hartzeko.

Uriari buruz danok ditugun perzepzino indibidual eta subjektiboen harian, badira iruditeria kolektiboan irauten daben ezaugarri batzuk: kale bihurgunetsu eta argiztatuek segurtasunik ezaren sensazinoa eragingo deusku beti; itsasadarraren ertzean dagoan pasealeku batek, barriz, landaretzaz eta argi naturalez bustita, pozez beteko gaitu, izan be, gure bost zentzunen bidez, uria ikusi, ikutu, entzun, usaindu edo probau be egin geinke. Gainera, zentzun horreetako bakotxa kapaz da ustez ahaztutako momentu, gomuta edo bizipen bat gogora ekarteko. Hori dala-eta, aurten, 2022an, Open House Bilbaok arretea jarriko dau personakan eta personek uria eta eregitako ingurunea antzemoteko moduan eta hareekaz hartu-emonak izateko moduan.

Jaialdiaren helburua da ahalik eta jente gehienarengana heltzea, arkitekturan espezializau bako publikoa zein sektoreko profesionalak. Horretarako, kultura-programa zabala diseinau da eta horren barruan, jarduera nagusia eraikin adierazgarriak bisitetea da, arkitekturea, historia eta kulturea ezagutzeko. Gune horreetara egingo diran ikustaldiak boluntarioren inplikazinoari, konpromisoari eta gogo biziari esker egingo dira: Boluntario horreek sarrerak eta bisitea kontroletan ditue. Bisitea 20 minutu inguruko ibilbide gidatua da, 10-25 personako taldeetan, bisitau beharreko espazioaren ezaugarrien arabera.

Open House Bilbao OUT alkarteak atondu eta Bilboko Udalak babesten dabe; irabazi-asmorik bako alkartea  da, tokikoa, uri-barritzean, arkitekturan eta herritarren parte-hartzean interesa daben arkitekto gazteek eratua.

Aitatu bisita horreez gan, bestelako jarduera batzuk be izango dira, besteak beste, Open Itsasadarra, Open ibilbideak, Familientzako tailerrak eta Open Bizikleta. Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu