Nazinoarteko lankidetzarako deia, Deustuko Unibersidadearen ikasturte hasierako ekitaldian
2022-09-22 08:27 Pil-pileanAurtengo kursoan graduko 9.000 ikasle baino gehiago dagoz izena emonda.
2022-23 ikasturtea modu ofizialean hasi dau Deustuko Unibersidadeak, Bilbon egin dauen ekitaldi instituzionalaren bidez. Bertan izan dira EAEko agintari nagusiak, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea be izan dira.
Aurreko ikasturteko memoria irakurriz hasi dabe ekitaldia; ondoren, Felipe Gómez Isa Zuzenbide Fakultadeko irakasle, doktore eta katedradunaren inaugurazinoko berbaldia etorri da, baita José María Guibert errektorearen eta Urkulluren berbak be.
Gaur egun, unibersidadeen bikaintasunaren oinarrian nazinoarteko lankidetzea dagoala azaldu dau Iñigo Urkulluk, eta alor hori indartzeko asmoz atonduko dabe unibersidade-plan barria. Mundu zabaleko erakunde eta argitalpenakaz Deustuk dauen lotureaz gan, atzerriko ikasleak bertora ekarteko truke-programa indartsua be badau. Momentu honetan, nazinoarteko 605 ikasle dagoz egonaldia hemen egiten.
Bilbon eta Donostian ditu campus nagusiak Deustuko Unibersidadeak. 2022-23 ikasturtean, 30 gradu eskaintzen ditu: bat gradu duala da eta sei ibilbide dual be badagoz. Era berean, 16 gradu bikotx, 4 titulu propio eta teologia arloko 2 titulazino ofizial ikasi leitekez.
Graduko 9.120 ikasleetatik, 2.000 pasautxu barriak dira ikasturte honetan. Graduondoko eta doktoregoko ikasleak kontuan hartuta, 10.413 ikasle ofizial dira aurten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!