BilbaoArtek 2023ko beken deialdia zabaldu dau

Bizkaie! 2022-09-21 12:43   Kulturea

Fundazinoaren instalazinoak eta baliabideak erabili ahal izango ditue bekadunek.

Kulturea indartu eta sormena bultzatzeko helburuagaz, 2023ko beka deialdia zabaldu dau BilbaoArte Fundazinoak, BBK laguntzaile dala. Bost hileko bekak dira, 2023ko zezeilaren 1etik bagilaren 30era. Bitarte horretan, Fundazinoak Urazurrutia kalean daukan egoitzako azpiegiturea eta baliabide teknikoak erabili ahal izango ditue aukeratutako artistek. Produkzino gastuetarako 2.500 euro be emongo deutsez.

Deialdira aurkezten diran proiektuek BilbaoArtek dituan aukera tekniko zein profesionalei probetxua ateratea da beken bidez dagoan asmoa. Horregaitik, baliabideok erabilteko eta Fundazinoko profesionalakaz alkarlanean ibilteko modua emoten daben proiektuei lehentasuna emongo jake.

Ganera, balorazino ona izango dabe teknologia barriak, Media Lab, eskulturea, serigrafia eta grabaduko lantegiak modu jarraituan erabilteko aurreikuspena egiten dabenek.

Dana dala, arte plastikoen barruko edozein modalidadetako egitasmoak aurkeztu ahal izango dira, bakarkakoak zein taldekakoak.

Gehienez hamar beka emongo ditue deialdi honetan. Eskabideak egiteko epea urriaren 30era arte egongo da zabalik eta posta elektronikoz bialdu beharko dira (convocatorias@bilbaoarte.org).

Oinarriak hemen (PDF).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu