'Sekzioak / Intersekzioak', 2022ko urriaren 19tik 2023ko urtarrilaren 22ra arte

Bizkaie! 2022-09-21 08:00   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoaren 25. urteurrenaren harian dator erakusketea.

Rising Sea, 2019. EL ANATSUI (Guggenheim Bilbao Museoa) | Ikusi handiago | Argazki originala

Guggenheim Bilbao Museoak bere 25. urteurrena beteko dau eta ospatzeko, Bildumearen aurkezpen handi bat taiutu dau bertako areto guztiak hartzen dituana BBKren babesari esker. Triptiko handi baten moduan aurkeztua, Sekzioak/Intersekzioak izenpean, Guggenheim Bilbao Bildumeak 25 urte erakusketak gaika atondutako hiru txatal ditu, alkarren arteko loturak ezagutarazoz eta bere ibilbidean zehar Museoaren barrualdeko eta kanpoaldeko artelanak bestelako argitan begituteko aukerea emonez.

Holan, Museoak sortu zanetik gaur arte osotzen ibilitako Bildumearen ikuspegi panoramiko bat eskainiko dau, bere historian lehen aldiz pisu guztietako areto guztiak —horreetako asko aldi baterako erakusketetarako erabilten diranak— osorik hartuta. Erakusketa kolektibo handi honen gaikako ardatz nagusiak ondokoak dira: Hirugarren pisuan Historiaren mugarriak, bigarrenean Narratibagintzea eta lehen pisuan Bizitza materiala.

Hurreraketa bakotxa autonomoa da eta aldi berean dialogo bat ezartzen dau gainerakoakaz, geografia, tenporalidade eta interes-eremuen arteko hainbat sekzino eta intersekzino iradokiz Bildumeari buruzko ikuspegi barri bat eskaintzeko.

Komisarioak: Lekha Hileman Waitoller, Manuel Cirauqui, Geaninne Gutiérrez-Guimarães, Lucía Agirre eta Maite Borjabad eta Guggenheim Bilbao Museoa.

Babeslea: BBK.

Guggenheim Bilbao Museoa doban

Denontzako BBKartea ekimenari esker, urriaren 25etik abenduaren 2ra doban izango da sartzea. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu