Bizkaie!-k sarrerak emongo ditu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetara joateko

Bizkaie! 2022-09-20 10:26   Bertsolaritzea

Gaur, hilak 20, egurdiko 14:00etatik 14:30era emongo doguz Getxoko saiorako sarrerak 2 + 2. 

Interesa dauenak telefonoz deitu beharko dau 944162393 zenbakira eta NAN zenbakia eskatuko dogu txarteldegian erakutsi eta sarrerak hartu ahal izateko. Aurrerago saioak hasi aurretik 4 bat egun lehenago emongo doguz sarrerak Durango, Bilbo eta Iruñako finalerako.

Igazko etenaren ondoren, aurten bai, irailaren 24an hasiko da Txapelketea Getxon eta abenduaren 18an jokatuko da finala Iruñean.

Kontuak kontu, Getxon, Algortako Muxikebarrin jokatuko da lehenengo saioa irailaren 24an arratsaldeko 17:00etan hasita; hor kantauko dabe Agin Laburu, Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo, Oihana Bartra, Peru Abarrategi eta Unai Mendizabalek.

www.bertsosarrerak.eus

Txapelketa guztian zehar eta amaitu ez badira, bazkide prezioan erosi ahal izango ditu bazkideak sarrerak.

Interneteko atariaz gan, saioetako sarrerak saioak jokatuko diran egunetan jarriko dira salgai txarteldegian, beti be, aurrez amaitzen ez badira.

Iruñeko Nafarroa Arenan izango da aurten finala eta hiru sarrera mueta aurrikusi ditue: Harmailea, errebotea eta pistea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu