16 konpainia batuko dira urriaren 13tik 23ra BAD Jaialdian

Bizkaie! 2022-09-19 13:11   Antzerkia

Zeozertan dabil baina ez dakit zertan, Metrokoadroka taldearen obrea izango da jaialdiko lehenengoa.

Bilboko Udalak antondutako BAD - Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia urriaren 13tik 23ra egingo da eta 11 egunez, jaialdiak abangoardiako arte eszenikoen proposamenez beteko dau uria eta 16 konpainien eskutik helduko dira, horreetatik zazpi euskaldunak, bost Estadukoak eta lau nazinoartekoak.

BAD-ek sei erabateko estreinaldi, Estadu mailako  estreinaldi bi eta sei estreinaldi Euskadin ekarriko ditu ditu, pandemiaren ondoren, programazinoan nazinoarteko lnen kopuruak gora egingo dauen edizinoan.

BAD jaialdiak Metrokoadroka Sormen Laborategiak konpainiargaz emongo deutso hasikerea programazinoari, Zeozertan dabil baina ez dakit zertan aurre-estreinaldiagaz. Bilboko Jaialdi honen esparruan, Eszenabide 2021ek saritutako Vulnera Teatroren Lo que no se ve proiektua be ikusi ahal izango da lehen aldiz; baita Itziar Maneroren Memoria, 2021ko Erresidentziako Artisten bekea dauen proiektua be, Bilbaoeszenaren bitartez Udalak bultzatutako lana be eta Harrobiaren 2021eko Transiciones bekeari esker hautatua be, artista eta/edo kolektibo barriei laguntzeko prozesuetarako laguntzei esker.

Aitor Zabaletak sortutako Ertza antzerki eta jantza konpainiak, Otempodiz lana estreinauko dau aretoetan, Espainiak Mozambiken dauen enbaxadeagaz alkarlanean sortutako lana. Ikuskizunagaz batera, 2021aren amaieran Afrika hego-ekialdeko herrialdean piezea sortzeko prozesua jasoten dauen dokumental laburraren estreinaldia be eskainiko dau. Antzezleek Machawona & Marrabenta, Mozambiken afro-jantza tailerra be eskainiko dabe.

Euskadin ikuskizuna estreinauko daben Estaduko konpainiak honako honeek dira: Societat Doctor Alonso Contrakant ikuskizunagaz; Sandra Gómez Bailar al sonido proposamenagaz; eta Cris Blanco, Jorge Dutor eta Guillem Mont Le Palol Lo pequeño piezeagaz. Aves Migratorias de Madrid konpainia gazteak zarratuko dau Jaialdia El Águila ikuskizunagaz.

Nazinoarteko konpainien estreinaldiei jagokenez, Frantziako Olga Cirq_Analogique konpainiaren Long Play lanez eta Utopisistas I'll be back-ez gozau ahal izango da BAD jaialdian, herrialde askotako lau artista gaztek osotzen dabena, horreen artean Nerea Gurrutxaga jantzari gipuzkoarra.

Gainera, Estaduaren eta Erresuma Batuaren artean lan egiten dauen zuzeneko arte eta antzerki esperimentaleko konpainiak, Sleepwalk Collectivek Psychodrama lana aurkeztuko dau, Christopher Brett Bailey idazle, musikari eta sortzaile eszeniko kanadarragaz alkarlanean aurkeztuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu