'La guerra y la paz en la literatura' barriketaldia Bilbon

Bizkaie! 2022-09-16 10:00   Kulturea

Irailaren 20ko barriketaldian, Lorenzo Silva eta Victor Amela izango dira protagonista.

Eztabaidak Literatureagaz XXI. Mendean zikloaren barruan, hitzordua 19:00retan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta Lorenzo Silva eta Victor Amelia idazleek parte hartuko dabe, Elena Sierra kulturan espezializautako kazetariagaz batera. Hainbat gai jorratuko ditue, besteak beste, aurrez aurrekoa zergaitik dan literaturan sano errepetidutako gaia; literatura horretara hurreratzeko egile onenak nortzuk diran; eta idazle baten ikuspuntutik burruka-aldi interesgarrienak zeintzuk diran.

Lorenzo Silva (Madril, 1966)

Literatura garaikidearen erreferente handienetako bat da eta polizia eleberriek eta eleberri historikoek miloe bi irakurle baino gehiago ditue. Ondoko liburuak idatzi ditu, besteak beste, La flaqueza del bolchevique, (Nadal Sariko finalista, 1997); Carta blanca, (2004ko Primavera Saria); Recordarán tu nombre, edo Castellano. Del Rif al Yebala (Algaba Saiakera Saria) bidaia-liburuaren egilea da. Silvarena da Bevilacqua eta Chamorro ikertzaileak protagonista dituan erantzun handiko telesaila be, azken atala dauena El mal de Corcira, El alquimista impaciente (Nadal 2000 saria) eta La marca del meridiano (Planeta 2012 saria) lanen ondoren. Noemí Trujillogaz batera, polizia-saila idatzi eban: Si esto es una mujer (2019) eta La forja de una rebelde (2022).

Victor Amela

Nazioartean oihartzun handiena dauen galiziar idazleetako bat. Galiziako Errege Akademiako kidea da, hainbat hizkuntzatara itzuli dabe, sari ugari jaso ditu kazetaritzan eta literaturan egindako ibilbideagaitik eta bere lan ezagunenetako batzuk zinemara eroan ditue. Narratzailea, poeta eta saiakeragilea, lantzean behin antzerkigilea be bai, Galiziako eta Espainiako komunikabideetan egiten dauen lana handia da eta goiburuen zuzendaritzea (Luzes aldizkaria be bai) nahiz erreferentziazko egunkarietako zutabegintzea (El País edo La Voz de Galicia) barrubatzen ditu.

Sartzea doban da.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da eta helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia landu eta sustatzea dago.


Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu