'Orain bai: egin daigun txapelketea bat, ahalik eta ederrena'

Bizkaie! 2022-09-16 08:10   Bertsolaritzea

Nerea Erbiti eta bere taldeak egindako sintonia.

Bertsolari, epaile, gai-jartzaile, atontzaile, bertso-eskolako kide eta zale, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia alkarregaz abiatzeko aurkezpen ekitaldia egin dabe bart Amasa-Villabonan.

Bagilean aurkeztu genduanetik, pasau dira udako oporrak eta hemen dira udagoiena eta 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia: Irailaren 24an hasiko da Getxon eta abenduren 18an amaituko Iruñean.

Arratsaldeko 19:00retan hasi da ekitaldia Amasa-Villabonako Behar Zana frontoian: Beatriz Egizabal aktoreak egin ditu gidari lanak, umoreari eutsiz. Gontzal Agote 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Talde Atontzaileko kideak egin dau berba Talde Antolatzailearen izenean eta azken urteotako egoera larria nabarmendu eta txapelketa atzeratzeko arrazoia zehaztu dau: Plaza barik ez dago txapelketarik, plazak behar ditu bertsoak. Kostau da, baina, zorionez, berpiztu da bertso plazea: barriro be bertsolariak, zaleak, atontzailek, bertso-eskolak jo eta su dabiz: Otain bai, egin daigun txapelketa bat ahalik eta ederrena, orain bai, badira baldintzak txapelketearen jiran zazpi lurraldeetan sortzen, kantetan, ikasten, gozetan eta jantzan ibilteko.

Amasa-Villabonako aurkezpenak asko izan dau bertsotik: Irantzu Idoate eta Maddi Agirre aurtengo Eskolarteko txapeldunak eta txapeldunordeak, Iruñerriko bertso-eskolako Beñat Astizek eta Lide Arrietak eta Jon Maiak hartu dabe parte kantuan. Bertsolari parte-hartzaileak be izan dira aurkezpenean. Bestalde, Beatriz Egizabalek hareen lanaren zailtasuna eta garrantzia azpimarratuta, gai-jartzaile eta epaile taldeetako Idoia Anzorandiak eta Nerea Bruñok be egin dabe berba.

Nerea Erbiti eta bere taldeak egindako sintonia:


Hauxe da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sintonia: Nerea Erbiti Iruñeko musikariak egin dau, bere taldeagaz batera.

Txapelketa Nagusiko informazinoa jasoko dauen aldizkaria be hemen dozue deskargetako eta irakurteko moduan.

Getxon eta Arrasaten, lehen saioak

Irailaren 24an eta 25ean izango dira Getxoko eta Arrasateko saioak, hurranez hurran. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian dagoz eskuragai eta egunean bertan be izango dira leihatilan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu