Zazpi konpainiak hartuko dabe parte XIII. Zirkualden
2022-09-15 12:43 KultureaIrailaren 23tik 25era, Bilboko Errekaldeko plazan.
Bilboko Udalaren arabera, beren-beregi zirkuari eta zirku-arteei eskainitako jaialdi bakarra da Zirkualde Euskadin. Irailaren 23tik 25era egingo dabe aurtengoa, azken urteotan ohiko bihurtu dan aire zabaleko agertokian, Errekalde auzoko plazan. Zazpi konpainiaren eskutik, publikoak doban gozau ahal izango dau kabaret, malabare, antzerki, umore eta akrobaziez.
Barikuan, hilak 23, Errekaldera helduko dira D´Es Tro Cía-ren Poi (19:00etan) eta La Mecánicaren Water falls (20:00etan) ikuskizunak. Zapatuan, Alas Circo Teatroren txandea izango da, 3en1 aurkeztuko dau 19:00etan. Ondoren, Seón konpainiaren Infinit ikusi ahal izango dogu (20:00etan).
Domekan esango dau agur XIII. Zirkualdek, egitarau bete baten bidez. Hasteko, Barré Cía-k Nao, Now, Nau eroango dau Errekaldeko plazara (12:00etan) eta Xampatito Pato konpainiak biribilduko dau bazkalaurreko plana, Só ikuskizunagaz (13:00etan). Arratsaldean, Zirkozaurreko artistek Tan Circa aurkeztuko dabe, Santanderreko Café de las Artes eta Logroñoko Logrocircogaz batera atondutako proposamena.
Santander, Logroño eta Bilboko kultur sortzaileen arteko lankidetzea bultzatzen dauen Bertatik Bertara programearen bidez sortutako ikuskizuna da Tan Circa. Izan be, Zirkualde jaialdiaren aurretik, zirku garaikidean sektoreko profesionalen topaketea antolatu dau Bertatik Bertarak Errekalden bertan, baita publiko guztiarentzako jarduerak be.
XIII. Zirkualdegaz bat, Euskal Zirku Alkarteak urteko batzarra egingo dau irailaren 22an, 11:00etan, Errekaldeko udaltegian. Euskal Herriko zirku-arteetako profesionalak batzen dituan alkartea da hori.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!