Zirkua dakar Errekaldera Bertatik Bertara programeak

Bizkaie! 2022-09-14 10:40   Kulturea

Logroño, Santander eta Bilboko artistek egingo dabe bat.

Irailaren 15ean, eguaztenean, zirkuak hartuko dau Bilboko Errekalde auzoa, Bertatik Bertara programeak antolatu dituen jardueren bidez. Logroño, Santander eta Bilboko eragile kulturalen arteko loturea bultzatzeko programea da Bertatik Bertara, hiru urietako erakundeen ekimenez sortua.

Errekaldeko ekitaldiak atontzen, hain zuzen be, hiru urietan zirkua lantzen daben taldeak dabiz: Logrocirco (Logroño), Café de las Artes (Santander) eta Euskal Zirku Alkartea. Tailer eta ikuskizunetan be konpainia horreetako kideek hartuko dabe parte, baita Bilboko Zirkozaurrek be.

Herritarrei begirako jarduerak izango dira, gehienbat, eguaztenekoak, baina jardunaldi profesional bat be egingo dabe, goizeko 11:00etan, Errekaldeko udaltegian. Batetik, Logroño, Santander eta Bilboko udaletako kultur arduradunak izango dira (Bilboko ordezkaria Gonzalo Olabarria zinegotzia izango da); bestetik, La Grainiere (Frantzia), Logrocirco, Café de las Artes eta Zirkozaurreko ordezkariek be hartuko dabe parte topaketan.

Arratsaldean, interesa daben guztientzako dobako jarduerak hartuko ditu Errekaldeko plazeak. Logrocircoko artistek zirku tailerra emongo dabe 17:00etan. Ondoren, Santanderko Nando Canecak Wooow ikuskizuna aurkeztuko dau eta Euskal Zirku Alkarteak, Kabareta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu