Zazpi ikuskizun dakarz V. Artekalek Plentziara
2022-09-13 09:32 KultureaIrailaren 23an eta 24an, arte eszenikoak protagonista dirala.
Arte eszenikoak kalean eta doban, horixe da V. Artekale jaialdiak Plentziara dakarren proposamena, irailaren 23 eta 24ko astegoienean. Egitarauan zazpi ikuskizun dagoz eta herriko lau lekutan izango dira saioak: Astillero Plazan, Eleizako Plazan, Plazatxoan eta portuan.
Plentziako Udalak antolatzen dau Artekale, Eusko Jaurlaritzearen babesagaz eta herriko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Alkartearen laguntasunagaz.
Euskal Herriko eta Espainiako konpainiak ekarriko ditue aurten. Galizia, Andaluzia, Katalunia eta Gaztela eta Leongo artistez gozau ahal izango dau publikoak, bertokoez gan. Lehenengo egunean, irailaren 23an, La Máquina egongo da Astillero Plazan (18:00) eta Herencia Eleizako Plazan (21:30).
Bigarren egunari ekiteko, ostera, Dye Dye izango dogu Astillero Plazan (13:00) eta Broken Brother Brass Band Plazatxoan (13:30). Arrasti partean, Yijaa Portuan (18:30) eta The Legend Astillero Plazan (20:00). Azkenik, SO hartuko dau Astillero Plazeak (21:30).
Egitaraua eta zehaztasun gehiago hemen (PDF).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!