Bilbaoeszenan lau ikastaro emongo ditue 2022-23 ikasturtean
2022-09-12 08:38 KultureaHiru euskeraz izango dira eta beste bat gaztelaniaz.
Bilboko Udalaren baliabide eszenikoen zentroa da Bilbaoeszena, uriko arte eszenikoen erreferente bihurtua azken urteotan. Antzerkigintzeagaz lotutako lau ikastaro edo tailer emongo ditue 2022-23 kursoan, ume, gazte zein helduentzat, eta izena emoteko epea irailaren 16tik 29ra egongo da zabalik. Ume eta gazteentzako ikastaro biak euskeraz izango dira eta helduentzako euskerazko bat eta gaztelaniazko beste bat atondu ditue.
Urte osokoak, danetara 60 ordu, izango dira helduentzako ikastaroak. Prestakuntza eta sorkuntza eszenikoa izenburupean, Maria Urcelay arduratuko da euskerazkoa gidatzeaz, eta Nuria M. Cresek eduki bardintsuak emongo ditu gaztelaniazkoan.
Ume eta gazteentzako tailerrak eguenero emongo ditue, arratsaldez, eta bakotxa 45 ordukoa izango da. Alor bi landuko ditue: aktore lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazinoa, emozinoa) eta sorkuntzea (inprobisazinoa, espazioaren definizinoa edo ideen bilaketea). Edadearen araberakoak dira tailer biak, bata 2006 eta 2010 artean jaiotakoentzat eta bestea 2011-2014koentzat. Miriam Martxantek gidatuko ditu.
Izena emon dabenei urriaren 7an esango deutse lekua daben ala ez. Udalak azaldu dau Bilbon erroldatutakoek lehentasuna izango dabela eta gizonen eta emakumeen artean orekea be kontuan hartuko dabela taldeak egiteko orduan.
Bilbaoeszenaren egoitzea Santutxu auzoan dago, Juan Gardeazabal kalean. Hantxe izango dira ikastaroak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!