Roof Euskalduna Bilbao zabalik egongo da astegoienetan

Bizkaie! 2022-09-09 09:05   Pil-pilean

Ordutegia: Barikutik domekara 12:00etatik 23:00etara.



Euskalduna Bilbao-k 2022ko Aste Nagusiko programazinoaren proposamenetako batek izan dauen erantzun bikainaren ondoren, ROOF Euskalduna Terrazea zabalik izango da. Ordutegia da eguerdiko 12:00etatik gaueko 23:00etara. Herritarren erantzun bikainari esker, terrazea bariku, zapatu eta domeketan egongo da zabalik irailean eta urrian.

Espazio honek 360º graduko ikuspegi panoramikoa eskaintzen dau eta, besteak beste, Abandoibarra, Jesusen Bihotza Plazea, Olabeaga eta Doña Casilda Parkea ikusi daitekez. Altuerak maite dituenen gozamena eta, era berean, uriko argazkirik onenetako bat atara nahi dabenena izaten jarraituko dau. ROOF terrazeak bere ikuspegiez gan, egunez disfrutetako, lasaitzeko, barriketaldiak egiteko eta, beste barik, gozetako gunea eskaintzen dau.

ROOF Euskalduna Terrazea uriko zabalenetako bat da, espazio handia, sofa eta landarez betea dagoana. Langileak elebidunak izango dira eta, beraz, bertaratzen diranak euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez atendiduko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu