Elisabet II.a, Erresuma Batuko erregina hil da bart Balmoralen

Bizkaie! 2022-09-09 08:12   Pil-pilean

Charles III Errege barriaren koronazinoa gaur izango da.

Elizabeth II. Erretratua: Reuters | Ikusi handiago | Argazki originala

Erresuma Batuko erregina 96 urte zituala hil da Eskozian, Koroan 70 urte emon eta gero. Charles III, Erresuma Batuko monarka barria, gaur bertan Errege izentauko dabe.

Gauean Erresuma Batuko bandera ofizialak haga erdian izan dira baina gaur barriro igoko ditue eta 11:00ak aldera Charles III errege izentauko dabe.

Parlamentua dolumin mezu bat adosteko batuko da eta diputaduek erreginari omenaldia egingo deutse. Jarduera parlamentario guztia bertan behera geratuko da 10 egunez.

Erreginaren gorpua, Eskoziako Parlamentura eroango dabe eta jarduera parlamentarioa bertan behera geratuko da. Ondoren, gorpua Edinburgoko Roya Mile etorbidetik St Giles Katedralera eroatea da asmoa eta hor jarriko dabe hil-kaperea.

Biharamunean, Erresuma Batuko monarka barriak herrialde osoa bisitauko dau, Edinburgo, Belfast eta Cardiff bisitetea espero da eta ama gogoratzeko egingo diran mezatan parte hartzea.

Bosgarren egunean, Buckinghametik Westminsterrera prozesinoa egin eta bertan mezea emongo dabe. Westminster Jauregian hil-kaperea hiru egunez zabalik izango dabe herritarrek Elisabet II Erreginari azken agurra emoteko aukerea izan deien.

Hamargarren egunean, Estadu hiletea egingo dabe Westminster abadian. Jaieguna izango da Erresuma Batuan. 2.000 bat gonbidatu hartuko ditu Westminsterrek. Jurgi VI Erregearen kaperan lur emongo deutse, Windsor gazteluan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu