Zurrumurruen kontra, sartu aterpera VI. Lehiaketearen epea irailaren 30ean amaituko da

Bizkaie! 2022-09-08 07:55   Kulturea

Kontakizunak online aurkeztu behar dira hemen.

Euskeraz eta gaztelaniaz idatzitako kontakizunen gaiak Zurrumurruen kontrako proiektuaren edukien eta balioen ingurukoa izan behar dau.

Barritasuna izango da aurten bertoko egileei zuzendutako Bilbo Saria ezarri dala.

Bilboko Udalak atondu dau lehiaketea, Bilbo Kulturarteko Uria III. Planaren barruan.

Euskaraz zein gaztelaniaz, aniztasuna sustatzeko eta gizarteak migratzaileei buruz dituan pertzepzino negatiboak aldatzen laguntzea da asmoa.

Udalak gogorarazo dau kontakizunak modu elektronikoan entregatu beharko direla, horretarako atondutako on-line plataformearen bitartez, hemen

Lehiaketara edozein nazionalidade edo bizileku dauen 18 urtetik gorako edozein persona aurkeztu daiteke, Zurrumurruen kontrako proiektuaren edukiak eta balioak lantzen dituen lanak aurkeztuz: bizikidetzea, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren kontrako burrukea, estereotipoak, aurreretxiak, zurrumurruak, identidadea, errespetua, alkarrizketa eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.

Gainera, Udalak gogorarazo dau kontakizunak euskeraz eta gaztelaniaz aurkeztu daitekezala eta modalidade bakotxean lehen eta bigarren saria emongo dirala.

Gainera, aurten, barritasuna da Bilbo Saria emongo dala udalerrian bizi diran egileen artean.

Epaimahaian Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Sailak izentautako hiru kide egongo dira eta, Udalaren Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako V. Planaren jarduera-printzipioakaz bat etorriz, osaerea emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioari lotuko jako.

Sariak

Euskerazko kontakizuna:

1. Saria: 350 euro, deialdiaren edizino batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren ale bi.
2. Saria: 150 euro, deialdiaren edizino batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren ale bi.

Gaztelaniazko kontakizuna:

1. Saria: 350 euro, deialdiaren edizino batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren ale bi.
2. Saria: 150 euro, deialdiaren edizino batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren ale bi.

Bilbo Saria:

350 euro, deialdiaren edizino batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren ale bi.

Finalistak:

Kontakizun Laburren Zurrumurruen Kontra, Sartu Aterpera VI. Lehiaketako lanak batzen dituan argitalpenerako lan finalisten aukeraketea egingo da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu