Badator kultura sektoreari zuzendutako beste bonu kanpaina bat
2022-09-07 11:17 KultureaEstablezimenduek dagoeneko izena emon leikie.
Bihar, irailaren 8an, hasiko da kultura-sektoreari zuzendutako Bilboko Bonuetara atxikitzeko epea; kanpainearen aurrekontua 400.000 euro ingurukoa da eta 30.356 bonu jarriko dira salgai.
Bonu-kanpaina honen bidez amaierea emongo jake pandemiaren ondorioei aurre egiteko planen barruan (Bilbao Aurrera 2020, Bilbao Aurrera 2021 eta Bilbao 2022 Plana: Covid-19aren ondorioen kontrako 21 neurriak) Bilboko Udalak martxan jarritako kanpainei, udal-ordezkaritzea daben talde politiko guztien adostasunagaz sustatutakoak.
Kontuak kontu, establezimenduek kanpaineagaz bat egin ahalko dabe, aurreko edizinoetan lez, www.bonobilbao.eus webgunearen bidez, erabilera eta sarbide errazeko plataformearen bidez. Kanpaineagaz bat egiteko epea 2023ko martiaren 23ra arte egongo da zabalik (egun horretan emongo jako amaierea kanpaineari). Establezimendu bakoitzeko bonuaren mugea 30.000 eurokoa da. Aldi horretan, informazinoa emoteko online berbaldiakk eskainiko dira, merkatariek nahi beste konsulta egin deiezan.
Era berean, galderak eta konsultak egiteko aukerea dago bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoan eta 94 420 53 95 telefono-zenbakian (ordutegia: 09:00etatik 14:00etara).
Nork egin leike bat?
Ikuskizunak aretoetan, lokaletan, aire librean eta ikuskizunak atontzen dituen enpresek; liburuen, egunkarien eta bestelakoen txikizkako merkataritzea, zinema-aretoak eta bideo-filmen alokairua. Arte-galeriak, liburutegiak eta museoak. Margolari, eskultore, zeramikari, artisau, grabatzaile eta antzeko artistak. Honako salgai honeen txikizkako merkataritzea: musika instrumentuak eta horreen osogarriak, zigiluak, txanponak, oroitzapenezko dominak eta bildumazaleentzako billeteak, artelanak, antxinako objektuak, mineralak...
Produktu honeek Bilboko Kultura Bonutik kanpo geratuko dira: papelgintza-produktuak; informatikako eta elektronikako ekipamendu, software eta konsumigarriak; jokoak eta bideo-jokoak, bai eta ikasteko testuliburuak eta testuliburu profesionalak be.
Herritarrentzako salmentea
Bilboko Kultura Bonuak herritarrentzako salgai jarriko dira 2022ko urriaren 5etik 2023ko zezeilaren 15era arte edo bonuak agortu arte eta lehenengo egunetik erabili ahalko dira. Bonuak 2023ko martiaren 15era bitartean erabili ahalko dira.
Aurrekoetan lez, ondoko bonuak egongo dira:
20 eurokoak: horreetatik 10 € bezeroak ordaintzen ditu eta beste 10 € udalak.
40 eurokoak: horreetatik 20 € bezeroak ordaintzen ditu eta beste 20 € udalak.
www.bonobilbao.eus webgunean edo sarrerak erosteko Kutxabank kutxazainetan erosi ahalko dira bonuak.
Pertsona bakotxeko (NAN) gehienez be 10 bonu erosi ahalko dira eta tiket bakotxeko lau bonu erabili ahalko dira gehienez. Tiketaren zenbatekoak bonuen zenbateko berekoa edo handiagoa izan beharko dau. Horrezaz gan, bonuak bateragarriak izango dira beste administrazino batzuek eskaintzen dituen bonu batzuekaz eta, beraz, erosketa berean pilatu ahal izango dira. Aurreko kanpainetan bezela, bonuak erabilteko, establezimenduan bertan erakutsi beharko da QR kodea edo papelean inprimidutako bonua.
Kanpainearen helburua da sektore horreen berraktibazino ekonomikoari laguntzea herritarren zuzeneko konsumoaren bidez eta dirulaguntza zabal bategaz, udagoieneko eta neguko hilebeteetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!