2022ko Urruzuno Literatura Lehiaketeak baditu irabazleak
2022-09-02 13:54 KultureaHezkuntza Sailak harrerea egin deutse Miramar Jauregian.
Donostiako Miramar Jauregian jaso dabe autortzea gaur eguerdian 2022ko Urruzuno Literatura Lehiaketan irabazle izan diran 19 neska-mutil gazteek, Amaia Agirre Ikaskuntzearen eta Hezkuntza Barriztatzearen zuzendaria buru zala egindako ekitaldian. Bost egunez Arantzako aterpetxean (Nafarroan) egonaldia egin ondoren heldu dira gazteok Donostiara, izan be, abuztuaren 29an hasi eta gaur arte, sormena lantzeko tailerretan eta beste hainbat jardueratan parte hartu dabe gazteok, barriro ikasturteari heldu aurretik alkarregaz egun gogoangarri batzuk pasetako aukereari uko egin barik. Egonaldi hauxe izan dabe irabazleek sari nagusi.
Aurten 37. edizinora heldu da gazteen literaturzaletasuna bultzatzeko Hezkuntza Sailak 1986tik atontzen dauen lehiaketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!