Julen Urdaibaik emongo deutse hasierea 2022ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei

Bizkaie! 2022-09-02 09:57   Kulturea

Bermeotarrak kirolaren aurrean dauen filosofia zabaltzea izan da bera aukeratzeko arrazoi nagusietako bat.

Korrikalari bermeotarrak kirolaren aurrean dauen filosofia, aurten irabazitako Ice Ultra lasterketea eta Bermeoren izen ona munduan harrotasunez zabaltzea izan dira bera aukeratzeko arrazoi nagusiak.

Bestalde, irailaren 1etik aurrera jaietako liburua jarriko da salgai, 50 zentimoko prezioa izango dau eta Gizarte eta Kultur Etxean eta Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango da.

Azkenik, Andra Mari eta Santa Eufemia jaien programea, alkatearen agurra, jai-liburua bera eta intereseko informazinoa bermeokojaiak.eus webgunean dago ikusgai.

Elkanoren mundu biraren 5. mendeurreneko azokea

Helburua da hainbat erakusketa, tailer eta berbaldien bidez 7 bermeotar nabarmendu ziran talde horrek egindako balentria ezagutzera emotea.

Ekimena irailaren 2tik 4ra egingo da herriko hainbat lekutan kokatzea eta, erakusketez gan, hainbat produktu erosteko aukerea emongo dauen azokea be izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu