2022/09/03 10:11

Ermitarik ermita, naturea eta kulturea buztartuz - Zeanuriko Ermiten XXXIII. Mendi Martxea

Ez dira gitxi herri horretan han-hemenka azaltzen diran ermita edota eleizak, guztira hogei. Dana dala, ibilbide osoa egiten dabenek hemeretziren ingurutik igaroko dira, Igiriñako (Gorbeia) Edurretako Amarena -aurten 100 bete ditu- kanpoan geratzen da eta. Zeanurin parrokia bi eta hamazortzi baseleiza dagoz udalerriko zazpi kofradietan sakabanatuta. Eta beste elementu batzuekaz batera, baseleizak auzuneei nortasuna emoten deutseen ardatzetako bat dira.

Izena emotea:

- Joko Alaiko bazkideak: nagusiak : 7 € / 14 urtetik beherako umeak: 4 €

- Abuztuaren 31 baino lehenago, dirua sartuz BBK-ko kontu-zenbaki honetan: 2095 0335 29 3830586275.

Nagusiak 9 €.

14 urtetik beherakoak: 5 €.

- Egun berean: 06:45etik aurrera, herriko plazan:

Nagusiak 10 €.

14 urtetik beherakoak: 6 €.

- Urtekerea: 07:30ean.

* Ibilbideak:

- Luzea: 35 kilometro.

- Ertaina: 28 kilometro.

- Laburra: 15 kilometro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu