Gaur, irailak 1, jarriko dira indarrean garraio publikoko abonuen prezio barriak

Bizkaie! 2022-09-01 08:58   Pil-pilean

Bilbobusen eta funikularrean % 50eko beherapena izango dabe.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak eta Bilboko Udalak % 20ko beherapena onartu dabe prezioan eta horri Garraio, Mobikortasun eta Uri Agenda Ministerioak emondako % 30eko deskontua gehitu behar jako.

Prezio barriak www.bilbao.eus webgunean, 010 telefono-zenbakian, erabiltzaileen arreta bulegoan eta Bilbobusen aplikazinoan konsultau daitekez.

Funikularra Barik txartelagaz ordaintzen danean be aplikauko da ehuneko 50eko deskontua.

Irailaren 1ean hasita, Barik txartela erabiltzen daben Bilbobuseko erabiltzaileentzako txartelaren prezioa 0,33 eurokoa izango da bidaia bakotxeko; gaur egun 0,66 eurokoa da. Creditrans erabilten daben kategoria orokorreko familia ugarien kasuan, Bilbobusen bidaiaren prezioa 0,24 eurokoa izango da (egungo 0,48 euroen aldean) eta 0,16 eurokoa kategoria bereziko familia ugarientzat (gaur egun, 0,32 euroko kostua dau bidaia bakotxak).

Bestalde, Gizatrans-en erabiltzaileari (65 urtetik gorakoentzako bonu espezifikoa) Bilbobusen egindako bidaia bakotxaren prezioa 0,16 eurora bajauko jake (gaur egun, barriz, 0,32 euro ordaintzen ditu bidaia bakotxeko). Era berean, txartel hobariduna dauenak be 0,16 euro ordainduko dau bidaia bakoitzeko; gaur egun 0,32 euro ordaintzen du bidaia bakoitzeko.

Bilbobusen garraiatzeko Gazte BIo erabilten daben 26 urtetik beherakoek be deskontu handia izango dabe tarifan: Irailaren 1etik aurrera, Gazte Bioren erabiltzaileek 16,50 euro ordainduko dabe Bilbobusen hileko bonoaren truke. Zenbateko hori hilean 13,20 eurokoa izango da familia ugarien kategoria orokorrekoak diran Gazte Bio erabiltzaileen kasuan; kategoria bereziko familia ugarien kasuan, barriz, ezarritako prezioa hilean 8,25 eurokoa izango da.

Gautxoriaren kasuan, txartelaren prezioa (Barikegaz pagetan dana) 0,33 eurokoa izango da.

Artxandako Funikularrean, Barik txartelagaz ordaindu ezkero, txartelaren prezioa 0,32 eurokoa izango da bidaia bakotxeko (orain arte 0,65 euro).

Non konsultau prezioak?

2022ko irailaren 1etik abenduaren 31ra indarrean jarriko diran Bilbobusen prezio barriei buruzko informazino zehatza Erabiltzaileen Arretarako Bulegoan konsultau daiteke (Poza Lizentziatua, 8).

Gainera, etxetik mobidu barik eskuratu leikiez prezioak Bilbobusen aplikazinoaren bidez edo www.bilbao.eus udal webgunetik deskargauta. 010 Bilboko Udaleko informazino telefonora deituta bere konsultau daiteke tarifa barriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu