Guggenheim Bilbao Museoan beste Ferrari bat ikusgai

Bizkaie! 2022-09-01 08:07   Kulturea

Irailaren 18ra arte egongo da Bilbon.



Motion. Autos, Art, Architecture
erakusketeak barrikuntzak dakarz: Abuztuaren 25etik erakusketea irailaren 18an zarratu arte, pieza barria izango dau ikusgai, izan be, azken hileotan Sporting aretoan egon dan 1962ko Ferrari 250 GTO autoak hutsik itxi dau orain arte bete dauen lekua, AEBetara joateko Ferrari GTO autoen 60. urteurrena ospatzeko rally batean parte hartzeko. Haren ordez, Ferrari 250 MM autoa egongo da aurrerantzean erakusgai. Aurrekoak bezela, Ten Tenths automobil-taldearena da.

Erakusketearen babesleak: Iberdrola eta Volkswagen Group.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu