Arte eszenikoak bultzatzeko laguntzinoa emongo dau Aldundiak irailean

Bizkaie! 2022-08-31 09:15   Kulturea

Ikus-entzunezko proiektuak be 250.000 euroko partidearen onuradun izango dira.

Hortzmuga konpainiaren ikuskizun bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Kultur sorkuntzea eta zabalkundea sustatzeko diru-laguntzino baten deialdia zabalduko dau Bizkaiko Foru Aldundiak irailean. Hain zuzen be, ikus-entzunezko produkzinoei eta arte eszenikoetako (antzerkia eta jantzea) ikuskizunei bultzadea emoteko izango da. Guztira, 250.000 euro dagoz emoteko.

Zati bitan banatu dabe deialdia: ikus-entzunezkoenak 150.000 euro izango ditu eta arte eszenikoenak, beste guztia. Bigarren honi esker, Bizkaiko antzerki eta jantza taldeak sortzen eta aurrera egiten laguntzeaz gan, ikuskizun eszenikoen zabalkundean eragingo dau Foru Aldundiak: konpainiak diruz laguntzen doguz euren ikuskizunak sustatu eta saldu deiezen Euskal Autonomia Erkidegoko, Espainiako eta nazinoarteko merkaduetan.

Laguntzinoak eskatzeko epea zabalik egongo da irailaren 1etik 22ra. Egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira tramiteak (hemen).

Helburua da Bizkaiko Lurralde Historikoan kultur eskaintza erakargarria bermatzea, lurraldea erreferente egingo dauena garapen kulturalaren arloan, eta sostengua emotea holako proiektuak gauzatzeko gai diran kultur eragileei, Aldundiak ohar batean azaldu dauenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu