Bilboko kioskoetako jantzaldiak irailean bueltauko dira
2022-08-30 13:08 KultureaZapatuetan Levante plazan dira saioak; domeketan, La Casillan.
Udako etenaren ostean, Bilboko Udalak barriro antolatuko ditu aire zabaleko jantzaldiak kioskoetan, iraileko astegoien guztietan. Banda ezagunen erritmo jantzagarriez gozau ahal izango dabe, doban, nahi daben guztiek, San Inazio auzoko Levante plazan zein La Casilla kiroldegiaren aurreko lorategian.
Udalaren asmoa da uriko edadetuen bizi-kalidadea hobetzea eta musikearen eta jantzearen bitartez bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzea, baita sozializazinorako aukerak zabaltzea be. Izan be, jantzaldiotara joaten diran gehienak edadekoak izaten dira. Saio bakotxean ehundazak lagun batzen dira.
Kontuak kontu, iraileko jantzaldietako egitaraua prest dau Bilboko Udalak. Zapatuetan, Levante plazan izango dira jantzaldiak: 3an, Maran orkestrea; 10ean, Pergola orkestrea; 17an, Jamaika orkestrea; eta 24an, Dantza Alai orkestrea.
Domeketan, ostera, La Casillan dira hitzorduak: 4an, Jamaika orkestrea; 11n, Dantza Alai; 18an, Galea orkestrea; eta 25ean, Pergola orkestrea. Saio guztiak, zapatuetakoak zein domeketakoak, 18:00etan hasiko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!