Irailaren 1ean hasiko da 2022ko Ahotsenean izena emoteko epea

Bizkaie! 2022-08-30 09:12   Kulturea

Urtero lez, euskal sortzaileen topaleku izango da abenduan.

Durangoko Azokearen babespean egiten dan Ahotsenea sortzaileen guneko arduradunak hasi dira aurtengo edizinoko prestakuntzak egiten. Sortzaileek, batez be musikari eta idazleek, euren lan barriak erakusteko eta publikoagaz hartu-emon estua izateko bitartekoa da Ahotsenea eta abenduaren 7tik 11ra egingo dabe.

Sortzaileak diranez Ahotsenearen ardatza, hareen eskariak jasoteko momentua heldu jake arduradunei. Hortaz, etzi, irailak 1, izena emoteko epea zabalduko dabe, goizeko 10:00etan. Durangon euren lana erakusteko asmoa daben sortzaileek Ahotsenearen webgunera jo beharko dabe.

Aurreko edizinoetan lez, 2022ko Ahotsenean be musikarako eta literaturarako espazio bereiziak egongo dira. Liburuen aurkezpenak abenduaren 7an, 18:00etatik 20:30etara egingo dira, eta hil horren 8tik 11ra, goizez (10:30-14:30) eta arratsaldez (16:00-20:00). Liburuez berba egin eta aurkezle zein irakurleen galderei erantzungo deutse sortzaileek.

Musikeari jagokonez, etenbako ordutegia izango dau Ahotseneak. Abenduaren 7an, 14:30etatik 22:00etara; 8tik 11ra, 11:00etatik 22:00etara. Kasu honetan, zuzeneko emonaldi laburrak egiten ditue sortzaileek.

Azken urteotan, Durangoko Azokeagaz lotutako gunerik aktiboenetako bat bihurtu da Ahotsenea eta, Landako Guneko erakusleku nagusitik aparte, jente gehien erakarten dabenen artean dago. 57. edizinoa izango dau Durangoko Azokeak aurten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu