Flamenkoak hartuko dau Nafarroa egunotan

Bizkaie! 2022-08-24 09:56   Kulturea

Domekara arte egingo dabe IX. Flamenco on Fire jaialdia.

Gaur, eguaztena, hasi eta domekara arte, flamenkoaren inguruko jarduera ugari izango ditue nafarrek esku-eskura, IX. Flamenco on Fire jaialdiari esker. Kantu, musika eta jantzeaz gan, berbaldiak, proiekzinoak eta umeentzako tailerrak be badakarz egitarauak.

Iruñea eta Tutera izango dira festibalaren egoitzak aurten. Baluarte, udaletxeko balkoia, Ezpeleta jauregia, Gaiarre antzokia eta La Perla hotela dira uriburuko agertoki nagusiak, lehenengo aldiz erabiliko daben Nafarroako jauregiko lorategiaz gan; Tuteran, ostera, udaletxeko balkoian ez eze, Gaztanbide aretoan eta konserbatorioan be emonaldiak egongo dira. Jaialdiaren aurreko giroa berotzeko, Vianan be saio batzuk egon ziran abuztuaren 12an.

Flamenkoaren estilo tradizionala zein jokera barriak lantzen dituen artistak dagoz bederatzigarren edizinoko kartelean. Esate baterako, gaur iluntzean, Tuteran, Ismael de la Rosa eta Yerai Cortés entzun ahal izango doguz Tuterako konserbatorioan. Ondoren, Gaztanbiden izango dira Carmen Linares eta Pepe Habichuela eta, azkenik, Iruñean, Rafael Riqueniren saioa dago.

Hurrengo egunetan, María José Llergo, José Mercé, Francisco Suárez eta best asko entzun ahal izango doguz. Artista batzuek emonaldi bat baino gehiago egingo dabe Nafarroan. Artista nafarrak be izango dira oholtzan.

Era berean, aurten lehenengoz, Flamenko saria emongo dabe jaialdiaren barruan. Hiru hautagai dagoz: José María Velázquez-Gaztelu idazle eta zinemagilea; Pepe Lamarca argazkilaria eta Corral de la Morería tablaoa. Eguenean, hilak 25, jakingo dogu zein dan irabazlea.

Egunez eguneko egitaraua, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu