Azken egunak Guggenheimen 'Jean Dubuffet: ospakizun bizia' ikusteko

Bizkaie! 2022-08-18 08:56   Kulturea

Orain arte 620.000 bisitari izan ditu.

Zezeilean zabaldu eben eta domekan, abuztuak 21, amaituko da Bilboko Guggenheim Museoko aurtengo erakusketa handietako bat, Jean Dubuffet: ospakizun bizia izenekoa. BBK babesle nagusi dala, Jean Dubuffet artistearen ibilibidearen hamarkada erabagigarriak aztertzen dira beheko solairuan jarritako erakusketan, 1940ko hamarkadatik 1984ko azken sailetara.

Obra gehienak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museotik ekarri ditue Bilbora, eta beste batzuk Veneziako Peggy Guggenheim Collectionetik. 

Erakusketea ikusi nahi dabenak bizkor ibili beharko dira, domekara arteko astia dabe. Guggenheim Museoko arduradunek aurreratu dabenez, domeka arratsaldean (16:00-20:00) prezio erdian erosi ahal izango da sarrerea, Dubuffeten artelanei agur esateko. Hori bai, behin sarrerea % 50eko deskontuagaz erosita, beste erakusketak be ikusi leitekez.

Jean Dubuffeten erakusketea itxi eta berehala, beheko solairuko areto zabala hartuko dauen hurrengo erakusketea atontzen hasiko dira Guggenheimeko teknikariak. Sekzioak/Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte izenburua dau.

Azken egunotako datuen faltan, orain arte 620.000 lagunek ikusi dabe Jean Dubuffet: ospakizun bizia, hortaz, pandemia aurreko zenbakien bueltan dabil barriro Bilboko museoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu