Sei obra dagoz Nafarroako film laburren katalogoan

Bizkaie! 2022-08-10 08:42   Zinemea

Ikus-entzunezkoen jaialdi eta azoketan zabalduko dabe bildumea.

Aritz Lazkanoren 'Hezur berriak' | Ikusi handiago | Argazki originala

Nafarroako Gobernuak, Vianako Printzea Erakundea–Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren Ekintza Kulturaleko Zerbitzuaren bidez, lehenengoz sortu dau Nafarroan oraintsu egin diran film laburren katalogoa, herrialdeko ikus-entzunezkoak merkaduan errazago zabaldu eta marka bateratu baten barruan azoka eta jaialdietan aurkezteko.

Nafarroa Shortzinema: film laburren katalogoa izena ipini deutse bildumeari, eta sei film labur sartu ditue, hainbat formatu eta generotakoak (fikzinoa, dokumentala, animazinoa eta esperimentazinoa). Euskerazko bi dagoz aukeratuen artean.

Epaimahaiak aurkeztutako pelikulen kalidade bikaina nabarmendu dau. Lehenengo edizino honen barruan dagozan sei film laburrek Nafarroako aberastasunaren eta dibersidadearen lagin bat dakarrela dinoe Nafarroako Kultura arduradunek.

Honeek dira sei film laburrak:

- Our voices, Raul Goñik eta Natxo Leuzak produzidutakoa eta Natxo Leuzak zuzendua.

- San Simón 62, Irati Gorostidi Agirretxeren produkzinoa eta Irati Gorostidi Agirretxek berak eta Mirari Echávarri Lópezek zuzendua.

- Hezur berriak, Skullmendi Films SL-ren produkzinoa eta Aritz Lazkano Vendrellek zuzendua.

- Alas / Tierra, Esto no es una poesía-Garde y Pirenaika-ren produkzinoa, Maddi Barberrek zuzendua.

- Amanece la noche más larga, Arquetipo Comunicación SL / New Gravity Laws SL produktore dirala eta Lorena Aresek eta Carlos F. de Vigok zuzendua.

- El querer, Lasai Producciones SL-ren produkzinoa, Miguel Machettik zuzendua.

Katalogoan sartzeko baldintzea izan da produktoreak eta zuzendariak nafarrak izatea, edo nafarren parte-hartzea % 50etik gorakoa koprodukzinoetan. Euskerazkoen kasuan, baldintza hori ez da derrigorrezkoa, baina filmak loturaren bat izan behar dau Nafarroagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu