Arimaktorek prest ditu 2022-23ko ikastaroak

Bizkaie! 2022-08-09 09:10   Kulturea

Umeentzako, gazteentzako eta helduentzako eskaintzea atondu dabe Barakaldon.

Barakaldoko Arimaktore taldeak antzerkigintza ikastaroak emongo ditu 2022-23 ikasturtean, urrian hasi eta bagilera arte, edade guztietako jenteari zuzenduak. Arrontegi auzoko Gaztela-Mantxa kalean daukan egoitza eta aretoan izango dira kursoak eta izena emoteko epea zabalik dago.

Umeentzat beren-beregi atondutako antzerkigintza tailerra da hurrengo ikasturtean eskainiko dabenetako bat. 13 urtera artekoek hartu leikie parte eta, ondo pasau eta lagunak egiteaz gan, aktore izateko lehenengo pausuak ezagutuko ditue gaztetxuek. Martitzen arratsaldeetan izango dira saioak eta hilean 40 euro da prezioa.

Pixka bat nagusiagoentzat (18 urtera arte) antzeko tailerra dauka prest Arimaktorek, baina edade horretakoentzat egokitua. Hori be martitzenetan izango da eta prezioa, umeen kasuan lez, hilean 40 euro.

Azkenik, helduentzat, antzerki amateurreko taldea sortuko dabe. Eguenero batuko dira, antzerkigintzearen alderdi ugari jorratu eta oholtza ganeko lanetan trebatzeko. Hilean 60 euro da prezioa. 

Izena emoteko edo informazino gehiago eskatzeko, arimaktore@arimaktore.com helbidera idatzi edo 946 948 289 zenbakira deitu leikie interesdunek. Arimaktoreren webgunean be informazinoa ipiniko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu