Erregai garbien Europako lehiaketa bat irabazi dabe EHUko ikasle bik
2022-08-08 09:28 Pil-pileanEgoera egonkorreko simulazinorik onenaren kategorian saritu ditue Aritz Fraga eta Aimar Martin.
Injinerutza Kimikoko 3. mailea egiten dabiz gaur egun Aritz Fraga eta Aimar Martin, EHUn, baina ikasgelako teoriatik harago joateko asmoz aurkeztu ziran Aveva lehiaketara, konposatu bat, prozesuen simulagailu baten laguntzaz, produktu bihurtzeko prozesu kimiko industrialaren inguruko lanagaz. Aurkeztu, eta irabazi, egoera egonkorreko simulazinorik onenaren kategorian.
Aveva lehiaketa entzutetsua AEBn eta Europan egiten da. Fragak eta Martinek Europari jagokona irabazi dabe. Onartu dabenez, euren helburua ez da irabaztea izan, simulagailuen funtzionamendua hobeto ulertzea baino.
Ez genduan espero irabaztea, batez be simulagailu aurreratuek zelan funtzionetan daben ikusteko eta enpresetako gaur egungo proiektuak zelakoak diran ikusteko egin genduan proiektua, azaldu dau Aritz Fragak. Irabazteak etorkizuneko beste proiektu batzuetan aurrera jarraitzera bultzatzen gaitu.
EHUrentzat be ospe handiko saria da Aveva. Prozesu Kimikoen Injinerutzea ikasgaiko irakasle bik, Eva Epeldek eta Asier Aranzabalek, ikasleak motibetako bidetzat dabe lehiaketea, baina azkenaldiko emoitzek erakusten dabe EHUn dagoan mailea. Igaz bigarren egin eben bertako ikasle batzuek, eta aurten lehenengo saria heldu da.
Ezarri dogun irakaskuntza metodologiaren arrakastearen erakusle dira sariak, azaldu dau Asier Aranzabalek. Metodologia horri jarraituz, proiektuak taldeetan eginda ikasten da. Lehiaketan parte hartzeak dauen balioa be gogoratu dau: Esan geinke norabide onean goazela. Ganera, lehiaketeak aukerea emon deutse Graduko beste irakasgai batzuetako ikaskuntzetan integrau eta sakontzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!