Emakumeen segurtasuna lehentasun Gernikako jaietako Bidebusean

Bizkaie! 2022-08-05 10:06   Pil-pilean

Doban erabili ahal izango da gaueko autobusa.

Herritarrak eta Irati Martinez Agirrezabala zinegotzia, Bidebusaren ondoan (argazkia: Gernika-Lumoko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Gernika-Lumoko Udalak gaueko autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu Andra Mari eta San Roke jaietan, herritarrak uriko leku batetik bestera joan ahal izan daitezan garraio publikoan. Dobako zerbitzu hau jaietako bost gaurik jentetsuenetan egongo da martxan, 22:00etatik biharamuneko 06:00ak arte.

Emakumeak etxera seguru bueltetea izan da Gernika-Lumoko Udalaren lehentasuna jaietako Bidebus zerbitzuaren ezaugarriak adosteko orduan. Ibilbide ofizialean agiri diran geralekuez gan, emakumeek gidariari eskatu ahal izango deutsie bidearen beste leku batean geratzeko, etxetik hurrago badago. Beste leku batzuetan antzeko neurriak hartzen hasi dira, eta Udalak be emakumeen errealidadea kontuan hartzea beharrezkotzat jo dau.

Politika publikoak genero-ikuspegitik bideratu behar dira, eta modu honetara segurtasuna irabazten da, adierazo dau Irati Martinez Agirrezabala zinegotziak. Jente askok urteten dau eta garraio publikoa erabiltea ezinbestekoa da etxerako ibilbide segurua bermatzeko. Ganera, 2019an izan genduan lehenengo esperientzia oso ona izan zan.

Abuztuaren 14, 15, 16, 17 eta 18an, gauez, honako bide hau egingo dau Bidebusak: autobus geltokia, Ospitalea, Lorategieta, La Merced-Renteria, Tiloak, Villa Argentina, Seber Altube, Allende, hilerria, Iturriondo, Mestikabaso, Araba eta Lurgorri geltokia.

Bestetik, Andra Maria eta San Roke jaietan indarkeria sexisten kontrako informazino gunea jarriko dau Bardintasun Sailak. Karpa bat egongo da Saraspe plazan, herritarrek indarkeria sexistez kontzientzia hartu deien eta emakumeek euren burua defendiduteko. Abuztuaren 14tik 18ra egongo da zabalik, 19:00etatik 22 00etara. Era berean, bizipenak, eretxiak eta interesak konpartiduteko eta zalantzak argitzeko baliabideak egongo dira, baita laguntasun eta ahiztatasun gunea sortzekoak be.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu