Ume autistak kontuan izango ditue Bilboko barraketan

Bizkaie! 2022-08-05 09:15   Pil-pilean

Zirkua eta 73 atrakzino egongo dira.

Barrakak Etxebarria parkean (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Abuztuaren 12an zabalduko dabe barraken gunea Bilboko Etxebarria parkean, Aste Nagusia hasi baino egun batzuk lehenago. Ume eta heldu ugari erakarten dituan lekua da, ondo pasetako eta jaiak familian zein lagunartean gozetako emoten dituan aukerakaitik, baina danentzat ez da horren atsegina barraketara joatea. Autistek zaratakaz eta bat-bateko soinu aldaketakaz izaten dituen arazoak gogoan hartu ditu Bilboko Udalak aurten, eta ordutegi jakin batzuetan ume autistentzat egokia izango da jaigunea.

Inklusinoaren aldeko keinua da hori, ahalik eta jente gehienak gozau ahal izan deian barrakez. Lehenengo aldiz egongo da autistentzako egokitutako ordutegia Bilbon. Hain zuzen be, zaratarik bako eta soinu gorabehera gitxiko ordutegiak izango dira, barraketako arduradunek modu berezian jagongo dabe inpaktu akustikoa.

Hain zuzen be, abuztuaren 21ean, 24an eta 26an ezarri ditue arau bereziok, 17:00etatik 20:00etara.

Aurtengo Aste Nagusian, 73 atrakzino ipiniko ditue Etxebarria parkean: helduentzako hamaika , umeentzako beste hamalau, txurroak erosteko sei denda, danetarikoak erosteko hamazazpi etxola, lau taberna -terraza eta guzti-, ikuskizunak, trebetasun-makinak eta ausazko jokoak. Ganera, ohikoa dan lez, zirkua be etorriko da Bilbora.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu