Getxon, zabalik da Programazino Artistikoko deialdia
2022-08-02 13:33 KultureaHerriko sortzaileek proposamenak aurkeztu leikiez irailaren 12ra arte.
Getxoko Udalak, Kultur Etxearen bidez, martxan jarri dau Programazino Artistikoko 4. deialdia, herriko kulturgileen artean sormena bultzatu eta proiektuak erakusteko lekuak eskaintzeko. Askotariko proposamen artistikoak onartuko ditue, gehienez 120.000 euroko aurrekontudunak. Aukeratutako lanak 2023an erakutsiko ditue, Muxikebarrin, Romo Kultur Etxean edo aire zabalean.
Irailaren 12ra arteko epea dago proposamenak aurkezteko. Getxotarrek asmau, idatzi edo diseinautako proiektu artistikoak lantzen, produziduten edo banatzen dituen norbanako zein erakundeek hartu leikie parte. Antzerkia, jantzea, musikea, zinemea, umorea, bertsolaritzea eta poesia sartzen dira, besteak beste. Formatuari jagokonez, ikuskizuna izan leiteke, baina ez derrigorrez; lehiaketa, ziklo edo jardunaldiak be proponidu leitekez.
Oinarriak eta beste zehaztasun batzuk hemen.
Kultur Etxeko teknikariek aztertu eta aukeratuko ditue erakutsiko diran proiektuak, hainbat erespide kontuan izanda: udalerriagaz loturea, kalidadea, interesa, eragileen arteko lankidetzea, euskerearen erabilerea eta genero ikuspegia. Getxoko Kultur Etxeak ohiko kanalen bidez jakinarazoko dau ebatzia.
Deialdi honek bat egiten dau 2020az geroztik Udalak martxan jarri dituan beste deialdi batzukaz. Besteak beste, sorkuntzea, prestakuntzea eta profesionalizazinoa lantzeko laguntzinoa emon dau Kultur Etxeak, eta erakusketak, ikus-entzunezkoak eta musikea sustatzeko egonaldiak be antolatu ditu. Lekuan lekuko kultura sektorea indartzea da deialdion helburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!