Eraso sexisten kontrako kanpainea Bilboko Aste Nagusian
2022-08-02 08:18 Pil-pileanBai bakarrik da bai leloa erabiliko dau Udalak.
Abuztuaren 20an hasiko dan Bilboko Aste Nagusian, eraso sexistak prebeniduteko eta halako jazoeren kontrako kontzientzia zabaltzeko kanpainea ipiniko dau martxan Udalak, Bai bakarrik da bai lemapean. 2019ko jaietan hasitako bideari eutsiko deutsie, beraz. Ordura arte, emakumezkoen ezezkoa errespetetako deia egiten zan, baina orain dala hiru urtetik, baiezko argiaren beharra be azpimarratzen da.
Gizonei zein emakumeei bialtzen jake mezua era horretara: emakumeak ahaldundu daitezan eta gizonek, eta gizarte osoak, jagoken erantzukizuna hartu deien.
Kanpainako irudietan, leloa ez eze, Marijaiaren besoak eta eskuak be agiri dira, jai bardinzale eta begirunezkoen defendatzaile nagusia dalako, Udalaren arabera. Asteon bertan hasi dira kanpainea zabaltzen, hainbat euskarritan: webgunea, plaza eta kaleak, sare sozialak...
Aste Nagusia hasi aurreko egunetan zehaztasun gehiago emongo ditu Bilboko Udalak kanpainearen ganean, baita abuztuaren 20tik 28ra indarrean egongo diran protokolo eta baliabideen ganean be, jaietan eraso sexistaren baten biktima diranek eskura izango dituenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!