Zuzeneko musikarako 11 areto eta zinema-proiekzinoetarako 14 dirulaguntza emon ditue

Bizkaie! 2022-07-29 12:13   Kulturea

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzinoa 1,2 miloe eurokoa da.

Gobernu Kontseiluak apirilean onartu zituan 2022an zinema-proiekzinoen eta zuzeneko musika-aretoen kudeaketearen eta zuzeneko musika sustapenaren profesional pribatuei zuzendutako COVID-19 laguntzak eta Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkari Ofizialak gaur kaleratu dau deialdiaren ebazpena.

COVID-19ak eragindako osasun-krisiak kulturearen sektorean saioak eskaintzen dituenei eragin deutse, besteak beste, zinema-aretoetan eta zuzeneko musika-aretoetan dabizen kultura-profesionalei. Galera ekonomiko hori arintzen laguntzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak miloe bi euroko deialdia bideratu dau zinema-proiekzinoetarako eta zuzeneko musika-aretoen kudeaketako eta zuzeneko musika-sustapeneko profesional pribatuei laguntzeko. 500.000 euro zinema-proiekzinoen kudeaketako autonomoentzako, enpresentzako eta erakunde profesional pribatuentzako ziran eta 1.500.000 euro musika-aretoen kudeaketako eta zuzeneko musika sustapeneko autonomoentzako, enpresentzako eta zuzeneko erakunde profesional pribatuentzako.

Laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa izan da 2021eko ekitaldiko fakturazinoan % 20ko murrizketea edo handiagoa izatea 2019ko ekitaldikoaren aldean. 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean jarduereari ekin deutsen erakundeen kasuan, 2020ko ekitaldiko fakturazinoa hartu da kontuan.

Danetara, 32 eskari aurkeztu dira eta baldintzak beteten zituen 25 onartu dira: 11 zuzeneko musika-areto pribatuentzat eta musika sustatzaileentzat eta beste 14 zinema-areto kudeatzen dituenentzat. Danetara 1.226.242 euro emon dira laguntzetan.

Musika-aretoen kasuan dirulaguntzea eskatu dabenen artean 2021eko ekitaldian, 2019ko ekitaldiaren artean % 30eko galerak baino gehiago izan ditue: Batzuek % 98 edo % 70-era arteko galerak izan ditue: El Infierno Dorado; Guajira Sicodelica; Albia Kafe-Antzokia; Vitamin Producciones; Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea; Santana 27; promociones Etxebarri-Ibiña; Borobila Ekoizpenak; Doka Kafe Antzokia; Klemark Espectáculos Teatrales; eta Urban Rock Concept izan dira dirulaguntzea jaso dabenak, 3.000 eta 187.000 euro arteko laguntzak.

Bestalde Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten daben Europako eta/edo Latinoamerikako zinema-proiekzinoetako autonomoei, enpresei eta erakunde profesional pribatuei zuzendutako 14 laguntza emon dira. Diruz lagundutako proiektuek jasotako zenbatekoa kudeatutako pantaila kopuruaren araberakoa izan da: CIDESA, VESA, Multicines Gorbeia, Multicines Errenteria, Top 30, Gernikako Lizeo Zinema, Getxo Zinemak, ARETO, Programación Areto, HTK film, SADE, DIFUSORA Bilbao, Soreasu Antzokia eta GOIKUS kudeaketa izan dira dirulaguntza jaso dutenak. 2019 eta 2021. Ekitaldien artean % 40 eta % 65 arteko galerak izan ditue eta dirulaguntzetan 11.000 euro eta 110.000 euro artean jaso ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu