Maialen Chourrautek finalerdietarako txartela irabazi dau

Bizkaie! 2022-07-29 09:36   Kirola

Basque Teameko palisteak bigarren jatsierea behar izan dau.

Urtebete pasau da Maialen Chourrautek Tokioko Jokoetan zidarrezko dominea irabazi eta bere hiruko olinpikoa biribildu ebanetik. Jenteak oraindino gogoratzen ditu holakoak eta lasartearra barriro txapelketetan ikusteko gogoz egoan. Pariseko Jokoei begira, gipuzkoarrak aurten etenaldi bat egitea eta ebaketea egitea erabagi eban joan dan zezeilean, sorbaldea konpontzeko Frantziako uriburuko hitzordu handiari begira. Eslalom piraguismoko Augsburgeko Munduko Txapelketea da denporaldi honetako bere lehen lehiaketea. Alde batetik, Maialen Alemaniara heldu da lehiakidekaz barriro indarrak neurtzeko gogoagaz baina zuhurra da badakit oraindino lasai ibiltea komenidu jatala.

Azken jardunaldia amaitzean Basque Teameko komunikazino taldeari esan deutsonez, oso pozik nago egindako lanagazn, hemen egotea lorpen handia dalako. Badakit laster burruka gogorrak izango dodazala, aurkariak inoiz baino azkarragoak diralako.

Maialen Chourrautek jatsiera bi behar izan ditu Augsburgeko Munduko Txapelketako finalerdietarako sailkapena lortzeko. Egin dauen lehen jatsieran, Chourrautek 24. postuan amaitu dau, 105.77ko denporeagaz (+7.44 Stefanie Horn italiarrak baino gehiago) eta zigor barik. Lehenengo 20ak zuzenean sailkatzen ziran. Bigarren jatsieran 10 plaza egozan jokoan eta Maialen bederatzigarren izan da, 104.17ko denporeagaz (+5.30 Lena Teunissen holandarragaz konparauta) eta puntu biko penalizazinoagaz 20. atea ukututeagaitik. Emoitza honi esker zapatuan jokatuko daben finalerdirako sailkatu da. Finala be zapatuan bertan jokatuko da.

Joan Crespo

Finalerdietarako sailkatu da donostiarra Augsburgeko eslalomeko Munduko Txapelketan.

Basque Teameko piraguisteak sailkapeneko txartela lehen jatsieran irabazi dau, bigarrena jokatu behar izan barik.

Klara Olazabal

Finalerdietarako sailkatu da Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketan.

Ander Elosegi

Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako finalerdian sartu da gipuzkoarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu