Maialen Chourraut lehiaketara bueltau da, sorbaldan egin deutsen ebakuntzearen ondoren

Bizkaie! 2022-07-28 10:30   Kirola

Augsburgeko Munduko Txapelketeari hasierea emon deutse taldekako probakaz.

Maialen Chourraut izan da uretan sartzen lehenengoa. Hiru domina olinpikoren jaubeak 6. postuan amaitu dau K1ean egindako patruilen jatsierea, Julia Cuchi eta Laia Sorribesegaz batera, 116.35eko denporea eginez (Alemania irabazleak baino +13.57 gehiago). Maialen ilusinoz ganezka dago, baina badaki, gatxa izango dala Munduko Txapelketa honetan sorpresea emotea sorbaldan ebakuntzea egin deutselako.

Gizonezkoen K1ean, Joan Crespok 11. amaitu dau Miquel Trave eta Manuel Ochoagaz batera. 103.89ko denporea egin dabe, Alemaniak baino +11.99, hau be gizonezkoetan irabazle.

Emakumezkoen C1ean, Miren Lazkano, Klara Olazabal eta Ainhoa Lameiro hirukotea 7. izan da, 131.18ko denporea eginez (Txekiar Errepublikeak baino +15.83 gehiago).

Ander Elosegi, Luis Fernandez eta Miquel Travegaz batera ibili da, gizonezkoen C1ean. 12. postuan amaitu dabe 153.22ko denporeagaz (+57.74 Esloveniagaz alderatuta). Jatsiera ona egin dabe, baina Anderri 4. Atean jarritako 50eko zigorrak min handia egin deutse.

Basque Teameko sei kirolari dagoz lehian Alemaniako Ausburgenen. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu