‘Xixili Eguna’ garagarrilaren 29an egingo da
2022-07-28 10:40 KultureaBermeoko merkataritza eta ostalaritza establezimenduak sustatzeko.
Xixili Eguna Bermeoko ostalaritza eta merkataritza establezimenduen jai handia izango da. Udalak herriko taberna eta saltokiakaz batera alkarlanean egindako ekimen honek hurrengo urteetan be jarraipena izatea da helburua, adierazo dau Bermeoko Komertzio zinegotzi Kepa Zumetak
Helburua da herriko ekonomia berraktibau eta tokiko konsumoa sustatzea: Oso pozik gagoz, herriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduen egun handia izango da eta badakigu harrera oso ona izango dauela. Danetara, 40 establezimenduk baino gehiagok parte hartuko dabe, adierazo dau Kepa Zumetak.
Xixili Egunaren lehen edizino honek danetik izango dau: Alkarlanean egindako egun honen ezaugarri nagusia da establezimenduek askatasuna izango dabela egunean zehar nahi dabena egiteko, batzuk kanpoaldean jarriko dabe euren produktua, beste batzuk eskaintza bereziak egingo ditue Xixili Eguna dalako eta beste batzuk pintxoak eskainiko ditue, zuzeneko kontzertuak... Danetarik!, esan dau Zumetak.
Egunean zehar, gainera, giroa alaitzeko helburuari eutsiz, musikea egongo da herriko kaleetan: Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Bermeoko merkataritza eta ostalaritza gune batzuetan musikaz gozau ahal izango da eta, ondoren, 20:00etatik 21:30era, Lamerako kioskoan eta Erreten Lameran taldeak egongo dira.
Gainera, herritarrek Instagram sare sozialaren bidez egingo dan erretratu txapelketan parte hartu ahal izango dabe; helburua izango da Xixili Eguna modu egokienean irudikatuko dauen erretratua egitea. Herritarrek parte hartzeko erretratu bat egin eta #XixiliEguna traolea jarri beharko dabe. Erretratuak aurkezteko eguna garagarrilaren 29a izango da eta saria irailaren 16an emongo jako irabazleari.
Azkenik, 20:00etatik aurrera nagusientzako kale antzerkia izango da Goiko Plazan (Hotzmuga Teatroren Bidearen amaiera) eta egun osoan zehar, 11:00etatik aurrera, urtero egiten dan Bermeoko Liburu eta Disko Azokea egingo da.
Establezimendu parte-hartzaileak dira:
Irabi, Amatxu denda, Kai Alde, Izaro kafetegia, Aintzane loradenda, Uhaina Surf & Art, Geuzetxuek, Intxare, Expert Goikoetxea, Modas Monica, T-KIMUA, Beibi, Decoraciones Rafa, Udane Jostailudenda, Señe ume erropa dendea, Julita Lentzeria, Double Act, Agirre Burdindegia, Botika Gabilondo, Karinkara, Usainak, Zuretzat, Bermeo Optikea, Expert Toja, Mercería Lencería Isabel, Jokera Sport, Landabaso harategia, Barturen harategia, Joseba fruta dendea, San Anton okindegia, Izaskun Gaiastegi, Kofradia San Pedro Bermeo, Kilima, Sollube arraindegia eta Bar Galerna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!