Kanpo Hartu-emonen arloko 12 beka Gasteizen, Bruselan, Buenos Airesen eta New Yorken

Bizkaie! 2022-07-28 07:50   Kulturea

EHAA-BOPV aldizkari ofizialean argitaratu eta hilebeteko epea zabalduko da eskabideak aurkezteko.

Marian Elorza (Kanpo Hartu-emonak) IƱigo Urkullu (Lehendakaria) eta Gorka Alvarez (Kanpoan dan Euskal Komunidadea). | Ikusi handiago | Argazki originala

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak oneretxia emon deutso Kanpo Hartu-emonen eremuan gazteak prestatzeko beken 2022-2023rako deialdiari. Danetara, hamabi beka deituko dira: Europako gaiak (4); Kanpoko Euskal Komunidadea (4); eta Kanpo-Hartu-emonak (4). Zenbateko osoa 288.000 eurokoa dabe eta Diasporako gazteak be aurkeztu daitekez baldintzak beteten baditue. Ondokoak dira hamabi bekak:

— Europako gaiak, beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dabe euren jarduerea:

Beka bi Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
Beka bi Euskadik Europar Batasunean dauen Ordezkaritzan, Bruselan.

— Kanpoko euskal komunidadearen arloan, beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dabe euren jarduerea:

Beka bi Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Airesen.
Beka bat Euskadiren AEBetako Ordezkaritzan, New Yorken.

— Kanpo-harremanetako bekak, onuradunek honako lekuan gauzatuko dabe euren jarduerea:

Beka bi Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen; beste bi Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan, bata Txileko Santiagon eta bestea Bogotan.

Euskadik kanpoan ditun ordezkaritzetarako diran bekak 24.000 eurokoak izango dira (bakotxa); eta 16.000 eurokoak jarduerea Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, gauzatu behar dabenen kasuan.

Oraintsu onartutako beken deialdia, baldintza eta zehetasun guztiakaz, datozen egunetan argitaratuko da EHAA-BOPV aldizkari ofizialean eta hortik aurrera hilabeteko epea zabalduko da eskabideak aurkezteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu