Badator VI. Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera Kontakizuen Laburren Lehiaketea

Bizkaie! 2022-07-27 11:59   Kulturea

Lanak irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira, online.

Bilboko Udalak Kontakizun Laburren Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera Lehiaketearen VI. edizinorako deialdia egin dau, etorkinen irudikapen barriak sortzeko helburuagaz, topikoak hausiz eta hareenganako pertzepzino negatiboak aldatuz.

Literatur lehiaketea Bilbo, Kulturarteko Uria III. Planaren barruan dago.

Kontakizunek bizikidetzea, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren kontrako burruka, estereotipoak, aurreretxiak, zurrumurruak, identidadea, errespetua, alkarrizketea eta aniztasunaren abantailak lako gaiak jorratu beharko ditue eta euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira; modalidade bakotxean sari bi egongo dira.

Aurten, Bilbo Saria emongo jako udalerrian bizi dan egile bati.

Epaimahaia Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Sailak izentautako hiru kidek osotuko dabe eta, Udalaren Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako V. Planaren jarduera-printzipioakaz bat etorriz, osaerea emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioari lotuko jako.

Sariak

- Euskerazko kontakizuna:

1. Saria: 350 euro, deialdiaren edizino batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
2. Saria: 150 euro, deialdiaren edizino batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

- Gaztelaniazko kontakizuna:

1. Saria: 350 euro, deialdiaren edizino batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
2. Saria: 150 euro, deialdiaren edizino batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

- Bilbo Saria:

350 euro, deialdiaren edizino batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

Finalistak:

Kontakizun Laburren Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera VI. Lehiaketako lanak batzen dituan argitalpenerako lan finalisten aukeraketea egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu